Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitorenseme (orobat aitoren seme) iz leinuz gizarte egoera jasoa zuen eta bere lanetik bizi ez zen pertsona.

Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon; denak jendekoi eta hizketa atsegineko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

Xulian hori, soldado bat zen, aitorensemea eta bere aitamak jakin gabe hil zituen bekatua ordaintzeko ospitalero gisa jarri zen bere emazte Adelarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.

Interesgarriago zeritzon, nahiz egikeran kontraesantsua eta axalekoa izan, Daudet-en asmo ospetsua: figura batean elkartzea, Tartarin-engan, hain zuzen, Aitorenseme Ingeniotsua eta haren ezkutaria.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Aitorenseme-jantzian zegoen taldeko batek, ordea, iraindutzat jo zuen bere burua eta, adimentsu -hau da, ahal zuen pozoi guztiarekin-, erantzun zion kardinalari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus