Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adimen 1 iz gogamenaren bidez aditzeko ahalmena; ulertzeko edo ikasteko gaitasuna. ik adimendu; ezagumen.

Edozein modutan pentsaturik ere, Haren adimenak eta Haren nahimenak harreman berak dauzkate gauza kreatuen eta haien ordenaren gainetik Haren esentziarekin eta Haren betegintzarrearekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.

Nire gogoeta, gogo eta gogorapenez erabiltzen ditut nire potentzia diren adimena, nahimena eta oroimena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 19. orr.

Edozein modutan pentsaturik ere, Haren adimenak eta Haren nahimenak harreman berak dauzkate gauza kreatuen eta haien ordenaren gainetik Haren esentziarekin eta Haren betegintzarrearekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.

Adimena deitzen dugu, alabaina, (berez argi den bezala) ez pentsamendu absolutua, baina bai pentsatzeko modu berezi bat, maitasunaz, gurariaz, eta beste batzuez bestelakoa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 93. orr.

Adimena beharrezkoa zaigu esperientzia guztietarako eta beren ahalgarritasunerako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.

Non du bere egoitza adimenak?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 290. orr.

Emazkidazu, otoi, jakinduria eta adimena, herri hau egoki gobernatzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 1,10

Adimenak eta sentimenak loturan soilik determina ditzakete gugan objektuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

Horrek adierazi nahi du adimena ez dela erabili behar gizakiak hautemangarri duen arloan besterik, gizakiak bere izaeraz atzematerik ez dauzkan gaietan saiatzea arriskugarria izaten delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Egiaren irizpide logiko soila, hots, ezagutza batek adimenaren eta arrazoimenaren lege orokorrekin eta formalekin duen adostasuna, egia ororen conditio sine qua non da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.

Adimenaren izaerari dagokio, beraz, gauzen kontenplatzea betierearen itxura horretan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 213. orr.

Hitza idaztean begientzat egiten dugu ezaugarria, belarriei dagokiena adimenera irits dadin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 179. orr.

Aipaturiko hautemate horiek guztiok adimenari, eta ez zentzuei, dagozkiola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 78. orr.

Testu horietan datzan asmoa ez da espekulaziorako atea erabat itxi eta adimenari bere helmenean duena ulertzen galaraztea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Nire adimenari esperientziaren baldintza formalekin bat egiteaz gain zerbait erants dakioke, hots, hautemapen batekin elkarlotura.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.

Gai sotil horiek, ia ulertezinak adimenarentzat, ezin litezke adieraz ohiko mintzairaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Zorionekoa jakinduriari emana eta adimenaz arrazoitzen duena.  Elizen arteko biblia   Si 14,20

Ziurtasun hori adimenezko ezagutzatik, Ideien atzipenetik soilik etor daiteke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

Zure maitasunak inoren maitasuna sinestera eramaten zaitu; eta ikusmena eta adimena iristen ez zaizkizunetara zure fedea iristen da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 268. orr.

Jakituriaz, adimenez eta ezagueraz betea zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 64. orr.

Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiaz.  Elizen arteko biblia   Mt 22,37

Erraten dut bigarrenekorik, kateatze hori egiten dela giza Gorputzeko afekzioen ordenaren eta katearen arabera adimeneko ordenaren arabera egiten den ideien katetik bereizteko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 169. orr.

Berak egin zituen zeru-lurrak eta berak eman zion Davidi seme jakintsua, zuhurtziaz eta adimenez jantzia.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,11

Adimenari doakionez, dakusadanez, bat ohi datoz adimenezko multzoaren atomoetako batean datzan akzidente bat dela esatean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Adimenezko hautemateetan, materiari lotuak diren aldetik, zentzuzkoei doakien bezalako zerbait gertatzen dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.

Laugarren Gutunean izate sentikorra eta adimenezkoa bereizte aldera egin dituen aurrerapenak azaltzen dizkio Nebridiori.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.

Bera ere intelektuala da, baina adimenik gabea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berezko zuhurtzia, adimen ona eduki eta gaiak iradokizunez aurkezteko hizlari bikaina izanez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.

Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,9

Ohituta zegoen hitz erdizka mintzatzen, adimen zorrotzak hitz gutxi behar duela esaten zuen beti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Jainkoak nahi balu beste kontaezinezko izateak pentsa ditzagun, behar ligukeela eman, segur, adimen handiago bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 227. orr.

Hortik dator giza Izpiritua Jainkoaren adimen mugagabearen parte izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 143. orr.

Jainkoaren adimen infinituaren baitan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.

Adimen unibertsala (nous) deituko dio Pitagorasek unibertsoaren harmonia matematikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Orain bai, jakin dezakegu adimen bertutetsua baino hobea den natura, zernahi izanda ere, ezin dela inolaz ere injustua izan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.

Analitika transzendentalak adimen hutsaren adigaiak eta judizioak barnebiltzen ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Adimen banatu edo abstraktuak forma hutsak direlako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Filosofia analitiko anglosaxoiak konputagailuen adimen artifizialaren eta gizakiaren adimen naturala ere aztertu ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da Naturan deusik aurkitzen, adimen Maitasun horren kontrako denik, hots, hori suntsi dezakeenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 585. orr.

Ordurako antzematen zituen Agustinengan gizarte maila garrantzitsuetara eramango zuten gaitasunak eta adimen-ahalmenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Gure adimen-ekimena higitzen duten errepresentazioak alderatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Litekeena da halakoak gauza adigarriak ezin ulertzea, horiek oinarrizko nozioak izan arren, bai eta horri buruz aski ergela izatea ere, adimen baliabiderik gabea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.

Beste batzuek egileen adimen-ahulezia eta irudimen ustela salatzen dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Hiponako Agustin filosofo eta teologoaren lanik ezaugarrienak hautatu dira, berauetan azaltzen baitira hark giza eta adimen ahaleginez gehien jorratutako auzi funtsezkoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jainko-adimenaren "jarioa" da, profeten gainean isuria, horren bidez profetizatzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 103. orr.

Giza adimena iritsi al daiteke Jaungoikoa ezagutzera?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Nagusitasun hori ez da infinituraino heltzen, eta giza adimenak halako muga dauka, eta horra heltzean gelditu egiten da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

5 adimen anitz (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Batzuk aipatzearren, ikaskuntza dialogikoa, adimen anitzak, ikaskuntza kooperatiboa eta proiektuen bidezko ikaskuntza, ulermenerako ikaskuntza edo zerbitzu ikaskuntza.  ETC-prentsa   Berria, 2015-01-11

Zer du, bada, xakeak, erreferentziazko tresna hezitzailea izateko? Pello Agirrezabal HH eta LHko zuzendariak argi du: "Elkartasuna, errespetua eta adimen anitzak erabat lantzen ditu".  ETC-prentsa   Argia, 2017-12-24

Howard Gardnerren adimen anizkoitzaren teoriari loturik daude. Montserrat Del Pozo egilearen ikuspegitik gauza bera dira adimen anitzak eta gaitasunak. ETC-entziklopedia   Gaitasun (hezkuntza) Wikipedia

6 adimen anizkoitz (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bestalde, ikaslearen hausnarketa eta gogoeta prozesua irakaskuntzaren ardatz bihurtzeko prozesu horretan, ikusteko pedagogia tresnak, multimedia, lan kooperatiboa, adimen anizkoitzak, pentsatzeko abileziak eta errutina baliabideak ere txertatuko dituztela aitatu du Solabarrietak. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-10-07

7 adimen anizkun (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ustea da planteamendu hippya dela, baina adimen anizkunak ere hippyak ziren, eta gaur egun curriculumaren barruan daude. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-11-13

8 adimen argi

-Bai, noski -esan zuen Power jaunak-, adimen argiek ikusi egiten dituzte gauzak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 249. orr.

Izan ere, gauzen lehenkiak ez ziren berariaz eta adimen argiz paratu bakoitza bere ordenan ez elkarrekin bakoitza nola mugitu erabaki, baina, betiraun guztitik hartutako kolpeen eraginez, hainbeste izan eta hainbeste aldakuntza jasanik, era guztietako mugidak eta elkartzeak esperimentatuz, azkenik gauzadi hau sortzeko eta irauteko moduko egituretara iritsi dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Bururatu zitzaidan nolabait gauza ederra zela hain gorpuzkera kaskarrak halako adimen argia ezkutatzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Emaiozu, bada, zure zerbitzari honi adimen argia, zure herria gobernatzen eta ona eta txarra bereizten jakin dezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.

Bere adimen argi eta trebetasunagatik beste guztien gainetik nabarmenduz, esaten da zaletasun handia zuela tresna mekanikoak egiten aritzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Miresmena diet adimen argiei.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Badu Poek Gutun lapurtua ipuinean darabilen harridura-mekanismoaren halako aire bat: Poeren ipuineko G. polizia-prefektuak metodo sofistikatuenak baliatzen ditu lapurtutako objektuak bilatzeko, baina poliziaren adimen argia ez da gai ebidentzia deskubritzeko: mahai gainean eta denen bistan dago lapurtutako gutuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 201. orr.

Han ere kalifikaziorik onenak lortu zituen letra ederretan, historian eta filosofian, eta bere adimen argiagatik ez ezik bere xarma bereziagatik eta berriketa biziagatik nabarmendu zen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

9 adimen artifizial (ETCn 920 agerraldi)

Robotikaren eta adimen artifizialaren gaineko oinarri teorikoak jaso zituzten, eta robotak eraiki zituzten.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Globalizazioaren gakoak teleteknologiak dira (satelitea, diru elektronikoa, informatika, Internet, sare telematikoak, teknologia digitala, CD-Rom, DVD, errealitate birtuala, adimen artifiziala, bioinformatika eta beste horrenbeste).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Vision androidea da, eta gizaki fanatiko-ek ez dute harreman hori begi onez ikusten, "adimen artifizialak zilegitu eta humanoak baztertuko dituelakoan»  Berria - Mundua   2004-07-25

10 adimen atzerapen (corpusean ez dago; ETCn 59 agerraldi)

Honelako egoerak egon daitezke: umearen gaixotasun kronikoa, adimen-atzerapena, sentimen-urritasuna edo urritasun fisikoa, eta abar.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001

Down-en sindromea duten gizabanakoek 21 kromosomaren hiru kopia dituzte, eta horrek ezaugarri mongoloideak, hatz motzak, garaiera txikia eta adimen-atzerapena dakartza.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Gaixotasun honetan tirosinaren metabolizazioa oztopatuta dago eta gorputzean pilatzean arazo larriak sortzen ditu (gibel- eta giltzurrun-patologiak, adimen-atzerapena...).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012

Down-en sindromea edo 21 trisomia 21. kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, bere ezaugarriak adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak izanik.  ETC-entziklopedia   Down-en sindrome, Wikipedia

Garaia baino lehen jaiotzen diren haurtxoek bizitzako lehen urteetan hiltzeko arrisku handia dute, baita osasun-arazo larriak garatzeko, hala nola garuneko paralisia, biriketako gaixotasun kronikoak, urdail-hesteetako arazoak, adimen-atzerapena, ikusmenaren eta entzumenaren galera edota bat-bateko heriotzaren sindromea.  ETC-entziklopedia   Erditze goiztiar, Wikipedia

Garapen fisiko eta intelektualean atzerapenak agertzen dira, eta gaixoek adimen atzerapena dute.  ETC-entziklopedia   Hizkuntza, Wikipedia

Crispinak adimen-atzerapen bat du eta komentuko apaiz batek bortxatuta izaten du, Fitzroy deituriko apaiz batek.  ETC-entziklopedia   The Magdalene Sisters, Wikipedia

Phenylkenoturya delakoak 14.000 umetik bati erasaten dio, eta sendabide egokirik ezean adimen-atzerapena eta kalte neurologiko larriak eragiten ditu; phenylanina urriko dieta batekin, berriz, ondorio horiek ekidin daitezke.  ETC-prentsa   Berria, 2005-03-08

Adimen atzerapena dutenek garaian garaiko gizartean parte hartzerik badutela frogatzen jardun du elkarteak urte horietan guztietan.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2000-12-28

Uliazpi Fundazioak orain dela hiru urte zabaldu zuen Bergaran adimen atzerapen zorrotza duten pertsonendako eguneko zentroa. ETC-prentsa   Goienkaria, 2004-07-16

11 adimen emozional

Esan egiten dute adimen emozionalaren ezaugarrietako bat laguntza eskatzen jakitea dela, behar denean, behintzat.  Berria - Kultura   2006-03-15

12 adimen gutxiko

Esaldia zeharo ergela da, zer egingo diogu, esaten dugun guztiaren erdia, gutxienez, adimen gutxikoa da, ez, Costak ez dit beste lanik eman, berdin da, ez du axolarik, atseden hartzeko aprobetxatuko dut.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 256. orr.

Platonek muga ipini nahi zien behartsuen jaiotzei, adimen gutxikotzat baitzeuzkan txiroak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Halaber, baldin gogojardunak ematen dituenak hartzen dituenari igartzen badio adimen gutxiko edo berezko trebetasun txikikoa dela, zeinengandik etekin handirik espero ez den, hobe da jardun arin hauetako batzuk ematea, harik eta bere bekatuen aitortza egin arte.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 41. orr.

Hobe da Jaunari begirune dion adimen gutxikoa, legea hausten duen buru-argia baino.  Elizen arteko biblia   Si 19,24

13 adimen koefiziente adimen kozientea.

Hizkuntza arloko AKan (adimen-koefizientea) 52 besterik ez baitzuen lortu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

14 adimen koziente

Hamaika bete zituztenean, berriz, askoren adimen kozientea bederatzi urteko haurren parekoa zen.  Berria - Gaiak   2004-09-12

Luis García Gutiérrez Defentsa ministerioko Psikologia Zerbitzuetako buruari, adibidez, ez dio enbarazurik sortu Espainian soldadu profesionala izateko adimen-kozientea 90etik 70era jaitsi izanak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 118. orr.

Paranoiatik monomaniaraino hel gaitezke, adimen-kozientetik ergeltasunaren lehen adigairaino, paralisi orokorretik entzefalopatia kronikoraino, izaeraren neurositik deliriorik gabeko zorotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

15 adimen mapa (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Adimen-mapa ideiak, teoriak, jarduerak edo kontzeptuak garatu eta azaltzeko irudizko diagrama bat da. ETC-entziklopedia   Adimen-mapa, Wikipedia

16 adimen osasun

Urte horretan, ordea, itxi egin zuten, eta sare berri bat jarri zuen martxan Gobernuak: adimen osasunerako zentroak, errehabilitaziorako klinika eta oso larri dauden gaixoentzako unitateak sortu ziren.  Berria - Harian   2005-11-23

2005ean egindako lanari so, aurtengo egitasmoen eta proiektuen zerrenda egin du Nafarroako Adimen Osasunaren Aldeko Elkarteak (Anasaps).  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

17 adimen osasuntsu

Denbora gutxi barru ikusiko duzue zuek bezain adimen osasuntsua, zuek bezain argia eta zuhurra dudala, niretzako tamalez, eta zuentzat ere bai, tamalez, eta gizadi osoarentzat orobat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.

18 adimen urri

Nigana etorri eta hitz batzuk egiten zizkidan belarrira alemanez Strogoff zela sinets nezan, eta nire adimen urriaz ere aritzen zen niri ulertarazi nahian berak esaten zizkidanak entzun besterik ez nuela egin behar.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Harrituta agertu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren asmoarekin, xakea kirol arlotik ateratzearena, soilik "adimen urri batena» izan daitekeela esan zuen.  Berria - Kirola   2004-09-18

Autistek, adimen testetan, dutena baino adimen urriagoa erakusten dutela kritikatu du Montrealgo Unibertsitateko (Kanada) zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2006-02-25

"Alde hemendik, aretoan arazo bihurriak // konpontzen baitira --, eta hor adimen-urriak // uste baitu mahaiburuak galdetzen duenean // iritzia aztertutako arazoen gainean, // bai ala ez bozkatzeko eskatzen dionean, // aski dela NI jartzea botoen paperean".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 82. orr.

19 adimen urriko

Nafarroan zentro berezietako tresnak eskoletara bideratzeko lanean murgildu da Pili Ioldi, adimen urriko haur baten ama.  Berria - Harian   2005-12-22

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ikastetxe arruntetara bideratzen dituzte adimen urriko haurrak artatzeko baliabideak.  Berria - Harian   2005-12-22

Hortik aurrera, gauza bera errepikatu zuen behin eta berriro, eta funtzionarioak konturatu ziren Korobotxka adimen urriko emakume zaharra besterik ez zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.

Alabaina, adimen urriko jendeaz ari ez garenez, are gutxiago arima-gidari eta interpretari datozen apaiz-jende anitzen laguntza dutelarik, portugaldarrei Lisboa setiatzen eta hartzen laguntzeari uko egiteko arrazoi indartsua egon behar da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

Adimen urriko haur batekin aritzeko baliatuko lukeen samurtasun osoz, baina Gibraltarko itsasartearen irmotasun ezkutukoaz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 54. orr.

Gorroto diot beste hizkuntzetako hitzak erabiltzeari portugesezkoak falta zaizkidalako, adimen-urriko sentitzen naiz, hori alemanez baizik ezin da barkatu, alemanez hainbat hitz daudelako alemanak baizik sentitzen ez dituen gauzak izendatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.

Zer uste zuen, bada, lau aldizkari txepel irakurrita berak baino gehiago zekiela? Baita zera ere! Gainera, ezer aipatu ez bazion ere, barne-dekorazioa buru-ahulentzako zaletasun ezdeusa iruditu izan zitzaion beti, emakume adimen urrikoen jostaketa tuntuna, petit point-ez eta toile de Jouy-ez eginiko lore joko hutsala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

Haur gehienek ulertzen dituzte argibideak, baina zakurrak motzagoak dira horretan, niri segika etortzen direnak bederen itsusiak eta adimen urrikoak izan ohi dira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 161. orr.

Hauek esan ditut, adimen urrikoei, laburki bada ere, konpreniarazteko, haien belarrietara edo begietara idazkiok helduko balira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 330. orr.

William, zaharrena, gazterik hil zen, tuberkulosi alkoholikoz; bigarrena, Edgar, idazlea, delirium tremenseko krisi batek jota hil zen, eta alaba gazteena, Rosalie, adimen urrikoa zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

20 adimen urritasun

Ertzainek etxegabearen hitzak entzun eta berehala ihesean zihoazen gazteetako bi harrapatzea lortu zuten: 17 urteko adingabea bat, eta adimen urritasuna duen 22 urtekoa bestea.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Tiroidearen jarduera eskasak eragindako adimen urritasun sakonari deitzen zaio kretinismoa, eta endekapen fisikoarekin batera agertzen da gehienetan  Berria - Gaiak   2004-12-23

Herenegun, berriz, adimen-urritasuna zuen 47 urteko plaestinar bat hil zuten tiroz Janinen.  Berria - Mundua   2004-09-29

Adimen urritasun larria edo sakona duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

21 adimena argitu

Zentzumenak zorroztu, adimena argitu, oroimena zabaldu eta nahimena indartu ahala, zentzumenak eta adimena eta nahimena eta oroimena erabiliko dituen gogoa argitzea eta indartzea da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 66. orr.

Kapitulu honetan zen anai Antonio ere; honi Jaunak adimena argitu zion, Liburu santuak uler zitzan, eta herri osoari ezti berria baino hitz gozoagozJesusi buruz hitz egiteko dohaina eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.  Elizen arteko biblia   Lk 24,45

22 adimena ilundu

Berriak adimena ilundurik, egiaren egarriz bainoago egia gosez, gutun bat idatzi nuen hurrengo egunean, ohetik jaiki bezain laster, nire osaba eta erregeari emateko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 268. orr.

Gure bikoteak iragan dituen egunik larrienak izan ziren orduko haiek niretzat, eta orain oroitzen naizenean ere, gaixotu bezala egiten naiz orduko minaren akordu hutsarekin: larritu egiten zait barrua, bihotza azkartu eta adimena ilundu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 105. orr.

eta adimena ilundua dute; Jainkoaren bizitzatik urruti bizi dira, beren burugogorkeriagatik ezjakintasunean murgilduak baitaude.  Elizen arteko biblia   Ef 4,18

23 adimena lausotu

Eta, zela lorik ezak adimena lausotu ziolako, zela bere hogeita sei urteekin zinez xaloa zelako, "ahal dut" hori naturala iruditu zitzaion dena zilegi zen eta inork inori baimenik eskatzen ez zion etxe horretan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Neskaren adimena lausotu eta bere titi gazteak listuaz busti.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 60. orr.

24 adimenaren filosofia (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Besteak beste, aztergai izan ditu zentzua eta erreferentzia, predikazioa etab. 1976. urteaz gero, gutxi gorabehera, bereziki kezkatu da adimenaren filosofiazETC-entziklopedia   John Rogers Searle, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

adimen argi (3); adimen argi eta (3); adimen argia (8); adimen arruntak (6); adimen arruntak ere (3); adimen arruntaren (5); adimen artifizialaren (3); adimen banatu (3); adimen bat (6); adimen batek (6); adimen bizia (3); adimen biziaren (3); adimen edo (6); adimen eta (16); adimen eta nahimen (4); adimen guztiaz (6); adimen guztiz (7); adimen handiko (3); adimen hau (3); adimen hori (3); adimen horrek (4); adimen horren (3); adimen hutsa (10); adimen hutsa da (3); adimen hutsak (7); adimen hutsaren (70); adimen hutsaren adigaiak (3); adimen hutsaren bitartez (5); adimen hutsaren objektu (4); adimen hutsaren oinarri (23); adimen hutsari (5); adimen infinituan (3); adimen koefizientea (3); adimen kozientea (3); adimen maila (4); adimen mailako (3); adimen maitasuna (8); adimen mota (3); adimen oro (4); adimen osoa (3); adimen osoz (3); adimen soilaren (5); adimen urriko (32); adimen urriko haur (3); adimen urriko haurrak (4); adimen urriko haurrek (4); adimen urriko haurren (3); adimen urrikoa (3); adimen urrikoentzako (5); adimen urritasuna (6); adimen zerizanak (3); adimen zorrotz (4); adimen zorrotz batek (3); adimen zorrotza (3); adimen zorrotzak (3); adimen zorrotzeko (3); adimen zorrotzekoa (5); adimena argitu (3); adimena argitzen (3); adimena baino (4); adimena baino urrunago (3); adimena bera (11); adimena bere (3); adimena da (8); adimena deitzen (3); adimena duen (3); adimena edo (4); adimena eman (6); adimena ere (11); adimena erregelen (4); adimena eskatu (3); adimena eta (57); adimena eta arrazoimena (5); adimena eta gogoa (3); adimena eta nahimena (11); adimena ez (15); adimena ez da (5); adimena ez dela (3); adimena garatzeko (3); adimena gauza (3); adimena neurtzeko (3); adimena nola (3); adimena zorroztu (5); adimenak aldi (3); adimenak baino (3); adimenak berak (3); adimenak bere (14); adimenak bere baitan (3); adimenak egiten (5); adimenak eta (17); adimenak eta nahimenak (3); adimenak etsaia (4); adimenak etsaia baino (4); adimenak ez (12); adimenak ez du (4); adimenak ezin (8); adimenak ezin du (4); adimenak gauza (5); adimenarekin eta (4); adimenarekin eta bere (3); arrazoimena eta adimena (8); autisten adimena (4); autisten adimena neurtzeko (3); baina adimen (4); baina adimena (5); baino adimen (3); baizik adimen (3); bere adimen (16); bere adimena (10); bere adimenak (3); bere egoitza adimenak (3); beren adimen (6); berezko adimen (3); beste adimen (5); bitartez adimenak (4); borondatea eta adimena (3); da adimen (3); da adimena (5); den adimen (5); den adimena (7); dira adimen (4); diren adimena (3); du adimen (4); du adimena (9); duen adimen (3); edo adimen (6); edo adimena (3); egoitza adimenak (3); emakumearen adimena (4); ere adimen (5); eta adimen (71); eta adimen guztiaz (6); eta adimen guztiz (3); eta adimen hutsaren (7); eta adimena (74); eta adimena eman (3); eta adimena eta (3); eta adimena ez (3); eta adimenak (27); eta beren adimen (3); ez adimen (4); ez adimena (4); ez adimenak (4); ezein adimen (5); gabeko adimen (3); giza adimen (5); giza adimena (11); giza adimenak (13); gizakiaren adimenak (4); gure adimen (3); gure adimena (17); gure adimenak (17); hain adimen (5); halako adimen (3); haren adimena (8); haren adimenak (3); honek adimen (4); izpirituaren adimen (3); izpirituaren adimen maitasuna (3); jainkoaren adimen (10); jainkoaren adimen maitasuna (3); jainkoaren adimena (8); jainkoen adimenak (3); jakinduria eta adimena (5); menpeko den adimena (3); nahimena eta adimena (3); nire adimen (7); nire adimena (14); nire adimena eta (3); nire adimenak (11); orduan adimen (4); orduan adimenak (3); oso adimen (4); osoz eta adimen (6); zuen adimen (6); zuen adimena (7); zure adimen (3); zure adimena (3)

a priori adimenaren (3); adimenaren actus (3); adimenaren adigai (82); adimenaren adigai huts (15); adimenaren adigai hutsak (17); adimenaren adigai hutsen (23); adimenaren adigaia (3); adimenaren adigaiak (10); adimenaren adigaiei (5); adimenaren adigaien (13); adimenaren arabera (6); adimenaren artean (4); adimenaren arteko (3); adimenaren aurrean (3); adimenaren benetako (3); adimenaren beraren (4); adimenaren bidez (8); adimenaren bidezko (3); adimenaren bitartez (14); adimenaren bitartez soilik (3); adimenaren edo (6); adimenaren ekintza (9); adimenaren erabilera (43); adimenaren erabilera enpiriko (4); adimenaren erabilera enpirikoa (3); adimenaren erabilera enpirikoaren (3); adimenaren erabilera enpirikoari (3); adimenaren erabileraren (6); adimenaren erregela (5); adimenaren erregelen (4); adimenaren eta (25); adimenaren eta arrazoimenaren (7); adimenaren eta nahimenaren (4); adimenaren ezagutza (11); adimenaren ezagutza hutsaren (3); adimenaren ezagutzak (3); adimenaren ezagutzaren (5); adimenaren forma (3); adimenaren gainean (3); adimenaren gainetik (7); adimenaren izaerari (5); adimenaren izaerari dagokio (4); adimenaren jarduera (5); adimenaren jaun (6); adimenaren lege (3); adimenaren lehen (3); adimenaren menpe (4); adimenaren menpe sar (4); adimenaren oinarri (15); adimenaren oinarri esakune (5); adimenaren oinarri esakuneen (3); adimenaren sintesiaren (3); adimenari bere (4); adimenari buruzko (4); adimenari dagokion (6); adimenari dagokion ordenaren (4); adimenari ere (3); adimenari esker (3); adimenari eta (7); adimenaz baliatzen (4); adimenaz eta (6); adimenaz ikusten (4); adimenean eta (3); adimenean soilik (9); adimenetik landa (4); adimenez eta (5); adimenez urri (3); adimenik ez (7); adimenik gabe (5); adimenik gabeko (5); arrazoimena adimenaren (4); arrazoimenak adimenaren (5); atala adimenaren (3); atalburua adimenaren (3); atalburua adimenaren adigai (3); baina adimenaren (3); baita adimenaren (3); baizik adimenaren (5); baizik eta adimenaren (3); batek adimenaren (4); bere adimenaren (15); bere adimenari (3); bere adimenaz (8); bere adimenean (4); beren adimenaren (3); da adimenaren (13); dela adimenaren (3); den adimenaren (8); dena adimenaren (3); dio adimenari (4); diren adimenaren (4); du adimenaren (6); dugu adimenaren (3); ea adimenaren (3); edo adimenaren (8); edo adimenean (4); ere adimenaren (5); eta adimenaren (55); eta adimenaren artean (4); eta adimenaren arteko (3); eta adimenaren erabilera (4); eta adimenari (7); eta adimenaz (5); eta adimenez (5); eta bere adimenaren (3); eta ez adimenaren (3); ez adimenaren (11); ez adimenaren adigai (3); ez da adimenaren (3); gabe adimenaren (5); giza adimenaren (21); giza adimenarentzat (4); giza adimenari (3); gure adimenaren (26); gure adimenari (3); gure adimenaz (3); gure adimenean (4); har adimenaren (4); hau adimenaren (4); jatorria adimenean (3); mugagabeko adimenaren (3); mugagabeko adimenaren menpe (3); nire adimenaren (12); nire adimenari (7); oro har adimenaren (4); priori adimenaren (3); zentzumenen eta adimenaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus