Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, argi gelditzen da, alde batetik, adimendua egintzan existitzen den guztietan, adimendu hori gauza adigarria dela eta, beste alde batetik, jadanik azaldua da adimendu ororen esentzia osatzen duen egintza adimendun izatean datzala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 171. orr.
Behin adimendua egintzara helduz gero, hiru gauzak bat bakarrean berdintzen dira, eta ez da behin ere adimenduan edo adigarrian bi gauza ezberdin aurkituko, berauen ahalean hartzen direnean izan ezik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 172. orr.
Egintzara iragan den adimendua zur abstraktuak giza izpirituan daukan itxura da, adimendua ez baita objektu adigarria besterik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 171. orr.
Foruaren eta euskararen defentsa soiletan baineuzkan kokaturik neure bihotza eta neure adimendua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 354. orr.
Ondorioz, Bera betiere adimenduna, adimendua eta adigarria da; Haren esentzia adimenduna da; Haren esentzia bera adimendua da, eta Haren esentzia bera, halaber, adigarria da, egintzan den adimendu orotan gertatzen den bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 173. orr.
Marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 460. orr.
"Bihotzak adimenduak ikusten ez dituen arrazoinak" baitauzka. Herria 2005-10-20
Abstrakzio hagitz jantzien lurrunak adimenduaren begiak lausotzen dizkigula. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.
Sinestea bera ordea, adimenduaren ekintza da, Jainkoaren egiazko hitza onartzen dugularik, nahikundearen aginduz, Jainkoaren graziak sustaturik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 175. orr.
Adimenduaren jabe izatera heldua denaz mintzo naiz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.
Edozein paradisuk, egiazko izaiteko, bi harroin behar zituela, bihotzarena bata eta adimenduarena bertzea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.
Jende honek adimendurik ez du goragoko gauzetarako, jainkozkoetarako. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Adimendurik ez duen zaldi edo mando bat. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 168. orr.
Adimenduz eta buruz uste baino ere maiteago ez othe dugun guziek Frantzia? Berria - Kultura 2004-07-11
Gizaki horrek hain distira garbi eta dirdaitsuz egingo zuen argi, halako dohainaz aberasturik, non giza adimendu batek ere ez baitzezakeen bere ahaleginez haren garbitasuna ezagutzerik lortu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.
Aitortu beharra daukat ur handiegiak direla hauek nere adimendu motzarentzat eta ez naizela gauza G.-ren hitz horiek ezkutatzen duten misterioa zulatzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.
adimendua egintzan (9); adimendua egintzara (3); adimendua eta adigarria (3); baina adimendua (3); bera adimendua (3)
adimenduaren goi (3)