Erakusteko kamisetak. 11. Hiri eta komunitate iraunkorrak

Erakusteko kamisetak

11. Hiri eta komunitate iraunkorrak

Irudia

 

01. Funtsezkoa da hirien ingurumen-inpaktu negatiboa murriztea, arreta berezia jarriz airearen kalitatean eta udal-hondakinen eta bestelakoen kudeaketan.

02. Beharrezkoa da berdegune eta espazio publiko seguru, inklusibo eta irisgarrietarako sarbide unibertsala ematea, bereziki emakume eta haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

03 / 04. Garraio-sistema seguruak, eskuragarriak, irisgarriak eta jasangarriak eskaini behar dira guztiontzat. Garrantzitsua da, halaber, bide-segurtasuna hobetzea, bereziki garraio publikoa zabalduz.

05. Hirigintza inklusiboa eta jasangarria handitu behar da, bai eta herrialde guztietako giza kokalekuen plangintza eta kudeaketa parte-hartzailea, integratua eta jasangarria egiteko gaitasuna ere.

06. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT) hiri adimendun eta jasangarrietarako trantsizioa bizkortzen lagun dezakete.

 

Egiletza:

01. Ane Mendizabal
02. Constanza Herrera
03. Lua Burón
04. Sara Madrazo
05. Manex San Sebastián
06. Brenda González