Enlight Teaching and Learning Conference (aliantzaren ireakaskuntza-ekimen onena hautatuko da)
Noiz eta non
2024/04/26
Deskribapena
ENLIGHT TEACHING AND LEARNING CONFERENCE ekitaldia Tartuko (Estonia) unibertsitatean izango da 2024ko urriaren 7tik 9ra bitartean, eta bertan aliantzaren ireakaskuntza-ekimen onena hautatuko da, baita bi finalista ere.
Horretarako, UPV/EHU ordezkatuko duen eta beste 9 hautagaiekin batera aipamen hori egiteko hautagai izango den hautagaitza haurtazeko barne-deialdia ireki da.
T&L Conf.-en hurrengo edizioaren leloa, INNOVATION AND CREATIVITY IN HIGHER EDUCATION izango da; ebaluazio-irizpideak hauek izango dira:
1. Aliantzako berezko konpetenzien garapena, berrikuntza eta sormena sustatzen dutenak
2. Ekimenaren erreplikagarritasuna aliantzaren eskalan
3. Ikaskuntza prozesuak ikaskutnzari eta irakaskuntzari buruzko hausnarketa bat jasotzen du
4. Ikasleek irakaskuntza-ekimenean duten inplikazio-mailaren ikuspegi berritzailea
Aurkeztu beharreko agiriak:
1. Estalkia (ikastaroaren edo proiektuaren izenburua; ikastaroaren laburpena (200 hitz); parte hartzen duten irkasleen profila. Proiektuaren ordezkaria eta harremanetarako datuak argi identificatuta egon behar dira.
2. Ikastareoaren txosten deskribatzaileak (2-4 orrialde), goian aipatutako irizpideak betetzen direla egiaztatzen dutenak: ebaluazioen datuak, inkestak, web-orriak, irudiak, ikastaroaren laginak edo bestelakoak.
Zure ikastaroa edo proiektua aurkezteko, bete ezazu MAITZAREN 31 BAINO LEHEN.
OHARRA : Hizlari gisa parte hartzeko deialdiaren epea Apirilaren 30 arte dago zabalik. Hemen aurkituko dituzu proiektuak aurkezteko argibideak.