Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
018. Uda-egun bat ote dirudizu?
Uda-egun bat ote dirudizu?
Amultsuago zara, trenpu-eder:
pipil-zafratzaile Maiatz haizetsu;
udak epe labur, kitoa laster;
inoiz su-begia Zeruk lar gori,
eta sarri urre-distira lausoz;
eder orok noizbait galtzea sari,
zoriz zein berez, sasoien aldaroz.
Bikain bete, baina, dirauke beti
zu zaren udak, eder-gabetzeka;
Balbe beltz harrok ezin zu atxiki,
lerrooz Aldiri osturik beta.
Hatsa hats, begia begi direino,
hitz bizi hau biziz zaude gaurgero.