Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
153. Zuzia hantxe, lo zetzan Kupido
Zuzia hantxe, lo zetzan Kupido.
Dianaren sehi bat, oharturik,
ur hotz batera hor doa agudo
maitemin-sua eskuan harturik;
urak su hartatik jaso du, bada,
berotasun bizi azkengabe bat,
bihurtu baita Iturberoaga,
jendeek non osa gaitzen kalteak.
Soaz, baina, Enek su-berriturik,
mutilak saioz ene bularra du
ukitu, eta ni, horrez gaixorik,
uren xerka noa, eri, iradu.
Sendabiderik ez, alta: su berri
Kupidok non, han nik urez pizgarri.