Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
154. Maitasun jainkoñoak lotan behin
Maitasun jainkoñoak lotan behin
alboan utzi baitzuen zuzia,
hainbat ninfa kastitate-zinegin
oinpuntetan hara. Alta, guztia
eder zenak, hainbeste bihotz lerden
piztu dituen su bizia hartu,
eta hor du irrika beroaren
osteburu loa armagabetu.
Zuzia hango putzu hotz batean
iraungi, eta beroz han dirau su,
bainu bihurturik, sendabidean
erientzat. Nik, baina, hain katetsu
maitearen, hau dakit osabidez:
suz ura bero, sua ez hotz urez.