Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
148. Zer begi dit Maitasunek buruan
Zer begi dit Maitasunek buruan
jarri niri, zuzen ez ikusteko?
Edo, zuzen bada, zer buru dudan
zintzo ikusia ez onesteko!
Fin badu begi aizunak begiko,
zergatik dio munduak ez dela?
Ez bada, maitez hor da ageriko
zeinen den Maitasun begi-ustela.
Nola bereiz, ene, nola, hark deusik,
beila eta malko arte larrian?
Ez harrit, bada, soak huts badegit:
Eki bera itsu da ekaizpean.
Maitasun maltzur!: begi biak malkoz,
horra ni itsu faltsia satsuoz.