Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
138. Zin dagi Enek zinez dela zintzo
Zin dagi Enek zinez dela zintzo;
sinesten diot zinezko gezurra;
jotzen edo nau ni ezjakin gaixo,
mundukeriei itsu, nola haurra.
Gazte-juzgua sasi-sinetsirik
—joana baitiakit adin on hori—,
faltsia diot baiesten xalorik;
egiak gaitu galgarri zuzen bi.
Zertako ez aitor hark ustel dela?;
zertako nik gorde zein zahar naizen?
Leial nahi du Amodiok gala;
galai adintsuk, urteak isiltzen.
Hala limurtzen dugu elkar gogoz,
geure tatxak zurituz gezur harroz.