Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
136. Arimak badiotsu hurregitik
Arimak badiotsu hurregitik
narraizula, itsu horri zina bil
Will nauzula ni, noski ongi-jinik,
eta goza-maita, maite gozo, Will.
Will dabilkizu on-nahiz betegin:
maitez bil Willez, on-bete, Will soil hau.
Aise frogatzen da, kopuru-lagin,
garautzen muntan bat ez dela garau;
muntan, beraz, kontatzeka pasa ni,
nahiz zure kontu gordez bat izan.
Deusez jo; hala, naizen deusez hori
gozo bihur dadin zure gozotzan.
Ene izena har maitagai; murgil
egin hartan, ezen ur-bil da, hur, Will.