Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
131. Hain tirano zara, baitirudizu
Hain tirano zara, baitirudizu
ederrez krudel harrotu den zenbait;
ene bihotzari ezen dakizu
kutun zatzaizkiola, bitxi galant.
Bada dioenik ez duzula zuk
begitartea auhen-eragile;
ukoz okerroi ezin egin axut,
nahiz zinez dauzkadan gaitzesale.
Eta, zin bena bermatu beharrez,
hor dakartzat mila auhen lekuko:
begitarte hori oroitze hutsez,
zure beltza finen ene buruko.
Ez baitzara beltz eginetan baizik;
horra, ustez, izen txar hori nondik.