Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
130. Begiak eki, Enek ez ditu, ez
Begiak eki, Enek ez ditu, ez;
gorriz ezpainak ez koralen pare;
elurra zuri, hark bularrak bikez;
hariak hari, beltz ileak ere;
Bada arrosarik, gorri zein xuri:
alerik ez dager haren masailan;
laket deritzot zenbait perfumeri:
ez nahi, baina, hala hats degidan.
Atsegin zait mintzoz, baina aitor dut
soinu gozoago dela musika.
Jainkosarik oinez nik ez dazagut;
Enetxo, aldiz, bai, lurra ukika.
Bitxiago daukat neure maiteño,
hitz apain faltsuz limurtua baino.