Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
124. Maitasun laztan hau sasoi-mutiko
Maitasun laztan hau sasoi-mutiko
huts balitz, Zoriren bort jo liteke,
Aldiren gogo on-gaitzen meneko,
belartez belar, loretan lorate.
Ez: halabeharretatik urrun zen
sortu. Ez du kalte poz-harrabotsa;
xangrinak alferrik du zafrakatzen:
aldi-soinura ez da haren dantza.
Jokaeraren, heretiko horren,
beldur gabe —itun epe-laburrez
baitagi hark lan—, politika lerden
berean dirau, bero zein euritez.
Betoz lekuko bost aldi-alberdau:
ongin dira, gaizkin biziz, hil arau.