Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
111. Otoi, nigatik Fortunari egin
Otoi, nigatik Fortunari egin
ahakar: kalteok nik haren erruz,
egin beharrean gizartegai duin
arruntu bainau jendaurre-ekanduz.
Hortik nik izena marka beltz batez;
hortik ene izate hau lantegi
txarraren kutsuz, tindatzaile legez.
Kupit, bada, opa garbit banendi.
Bitartean, zintzo hartzeko berdin,
badut pozoi latzik kutsuon aurka;
deus ez dut nik joko mingots, ez samin
bikoitz, gaitzez badu gaitzak botika.
Kupit nitaz, eta ziur zaudeke:
erruki huts horrek osa nazake.