Itelazpi Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian erakusketa
Emakume zientzialarien profila goratzeko Itelapik egindako ekimena da hau. Zientziaren hainbat alorretako emakume zientzialarien ilustrazioen erakusketa.
"Emakumeak gara, euskaldunak gara, zientzia eta teknologia gara" lelopean, ibilbide zientifiko eta teknologikoekin lotutako emakumezko erreferente berriak eskaini nahi ditu erakusketak, neska eta emakume gazteak inspiratu eta alor horietan etorkizuna badagoela erakusteko.
STEMen berdintasunean parte hartzeko bidea zabaldu duten emakume aitzindariak izango dira erakusketan, baita doktoregaiak, graduondokoak eta beste hainbat ere.
Amaia Arrindak eta Marta Fernandezek parte hartu zuten erakusketa horretan, euren ilustrazioekin.

Metro Bilbaon

Hilaren 10ean inauguratu zuten erakusketa, Bilboko Metroan, Moyua geltokian.

UPV/EHUko campusetan

Ondoren, EHUko hainbat campusetan erakutsi zen erakusketa.
Erakusketaren inaugurazioa Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (Bizkaiko Campusa) 2024ko apirilean izan zen.
