
Logo

About us
Guri buruz
TSR Taldea 1990ean sortu zen, Juan Luis Ordiales irakaslea, telekomunikazio ingeniaritzako ikasle batzuekin batera,
irrati eta telebista seinaleen hedapenean ikertzen hasi zenean.
2007an, Eusko Jaurlaritzak A taldeko bikaintasuneko ikerketa-talde gisa aintzatespena eman zigun, eta harrezkero eutsi egin diogu aintzatespen horri kategoria horretan.
Gaur egun, 18 irakaslek, 6 doktoregaik, 2 ingeniari kontratatuk eta ikasle kopuru aldakor batek osatzen dute taldea.
Hauek dira une honetan lantzen ari garen ikerketa-gaiak:
- Haririk gabeko komunikazioak
- Sare elektriko adimendunetarako komunikazioak
- Uhin elektromagnetikoak eta haien aplikazioak
- Adimen artifiziala haririk gabeko aplikazioetan