MULTIESPEKTROSKOPIA AKOPLATUEN LABORATEGI BEREZIA (Raman-MAKLAB)
Eskaintzen dituen zerbitzuak.
Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezian (Raman-MAKLAB) dauden azpiegituren bidez, zientziaren etateknikaren hainbat arlotan egin daitezke ikerketa-lanak. Lotura kobalenteak dituen material oro aztertu daiteke, Raman eta FTIR tekniken bitartez. Hona hemen aplikazio-eremuetako batzuk:
Lurraren Zientziak (Geokimika)
- Arroken eta mineral-faseen ezaugarriak finkatzea
- Harribitxiak identifikatzea
- Lohiak ikertzea
Arte Ederrak eta Giza Zientziak
- Margoak
- Aglutinatzaileak
- Eskulturak
- Geruzen ebaketak
Materialen Zientziak.
- Polimero berrien azterketak
- Ezaugarri bereziak dituzten konposatu ez-organikoak
- Nanopartikulak.
Ingeniaritza eta Ingurumena
- Kutsadura-iturriak eta -mekanismoak
- Prozesuen eta erreakzio kimikoen monitorizazioa
- Katalizatzaileen garapena eta horien ezaugarriak finkatzea
Historiaurrea eta Antzinaroaren Historia
- Euskarrien ikerketa
- Arkeologia-materialak lantzeko teknikei buruzko ikerketa
- Fosilak
Biomedikuntza
- Minbizi-zelulen ikerketa
Prestakuntza, ikastaro espezifikoen bitartez. Irakaskuntza-laguntza, hainbat gradu eta masterretan.