MULTIESPEKTROSKOPIA AKOPLATUEN LABORATEGI BEREZIA (Raman-MAKLAB)
Aplikazio eremuak
IKERKETAKO APLIKAZIOAK
Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezian (Raman-MAKLAB) erabilgarri dagoen azpiegiturak askotariko arlo zientifiko eta teknikoetan analisiak egiteko aukera ematen du. Hasiera batean, lotura kobalenteak dituen material oro azter daiteke Raman eta FTIR erabiliz. Jarraian adierazten dira aplikazio eremu nagusietako batzuk:
-
Lurraren Zientziak (Geokimika)
Arroken eta fase mineralen ezaugarriak zehaztea (akatsak, inklusioak, etab.)
Harribitxiak identifikatzea
Lohiak aztertzea -
Arte Ederrak eta Giza Zientziak
Artelanetan (margolanak, eskulturak, etab.) pigmentuen eta aglutinatzaileen ezaugarriak zehaztea
Ebaki estratigrafikoak aztertzea -
Materialen Zientzia
Polimero berriak aztertzea
Ezaugarri bereziak dituzten konposatu ez-organikoak aztertzea
Nanopartikulen egitura eta funtzioak aztertzea -
Ingeniaritza eta Ingurumena
Kutsadura iturriak eta mekanismoak zehaztea
Prozesu eta erreakzio kimikoak monitorizatzea
Katalizatzaileen ezaugarriak zehaztea eta garatzea -
Historiaurrea eta Antzinaroaren Historia
Jatorriaren inguruko azterlanak eta material arkeologikoak prestatzeko teknikak
Objektu metalikoen (txanponak, armak, etab.) korrosioa
Fosilak
Beira eta zeramika (esmalteak, pigmentuak, etab.)
Biomaterialak (hezur hondakinak, bolia, anbara, etab.) -
Biomedikuntza
Minbizi zelulak aztertzea
Giltzurrunetako harriak identifikatzea
Plaka ateroesklerotikoen ezaugarriak zehaztea -
Analisi farmazeutikoa
Askotariko formulazioetan printzipio aktiboak eta eszipienteak identifikatzea
Polimorfismoaren inguruko azterlanak egitea
ERABILTZAILEAK
Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Bereziak (MAKLAB) ahalik eta erabiltzaile gehienei eman nahi die zerbitzua, bai barnekoei bai kanpokoei, baita era guztietako aplikazioak garatu ere. Egun dauden azpiegiturari esker, analisi pertsonalizatuak diseina daitezke eta horrek zerbitzua ikertzaile gehiagori ematea ahalbidetzen du.
EMAITZAK
Analisiak Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait doktorego tesi, karrera amaierako proiektu, lizentziaturako tesina eta masterreko tesitako ikerketa lanen barruan egin dira, baita ikerketa proiektuen esparruan unibertsitate bereko irakasleek gauzatutako azterlan batzuen baitan ere. Emaitzak biltzar zientifikoetara bidali dira eta/edo nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira.