Info_ApoyoTecno-LASPEA_presentacion

MULTIESPEKTROSKOPIA AKOPLATUEN LABORATEGI BEREZIA (Raman-MAKLAB)

Aurkezpena

Espektroskopia teknika molekularren eta oinarrizkoen konbinazioa oso tresna indartsua da eta arrakasta handia izan du askotariko eremuetan (besteak beste, Lurraren Zientziak, Ingurumena, Arte Ederrak eta/edo Materialen Zientziak) analisi kualitatiboak eta kuantitatiboak egiterakoan.

Konposatu organikoak nahiz ez-organikoak (solidoak, disoluzioak, pastak, gelak, filmak, etab.) aztertu ahal izatea eta lagina ia prestatu behar ez izatea (teknika ez-suntsitzaileak edo eragin txikikoak erabiliz) dira analisirako metodologia honen abantaila nagusietako batzuk.

Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezia (Raman-MAKLAB) UPV/EHUren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) barruan dago eta, gaur egun, ondorengo teknika instrumentalak erabiltzen ditu: FTIR irudi mikroskopia, Raman mikroskopia fokukidea, egiturazko analizagailu kimikoa edo SCA (mikroskopia elektronikoa, mikroanalisia edo EDS, Raman espektroskopia eta fotolumineszentzia uztartzen ditu), Raman irudi mikroskopia eta indar atomikoko mikroskopia (AFM-Raman eta TERS).