ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA BIZKAIKO CAMPUSA
Zerbitzuak
- Karraskarien hazkuntza eta mantenua (arratoiak eta saguak).
-
Esperimentatzeko animaliak ukuiluratzea indarrean dauden arauen arabera. Arabako campusean karraskari handiak eta txikiak baino ezin ditu ukuiluratu.
- Ikerkuntzan edo bestelako zientzia-egitasmoetan erabiliko diren animalien zaintza orokorra (janaria, osasuna, garbitasuna) eta berezia egiten laguntzea.
- Erabiltzaileei laborategiko animalien gaineko aholkularitza eskaintzea. Halaber, unean uneko ikerketa ongi atera dadin, teknikariek laguntza emango dute.
- Animaliekin esperimentuak animaliategian bertan egiteko laguntza eskainiko da; hartara, animaliak ez dira baimenik gabeko lekuetara eramango.
- Tresnak eta materialak erosteko kudeaketa.
- Esperimentatzeko animaliak erosteko, aholkularitza eskaintzen da eta kudeatze-lanak egiten dira. Indarrean dagoen araudia betez (ikusi gorago aipatutako ministerioaren eta erkidegoaren aginduak), saltoki ofizialetan erositako animaliak baino ez dira onartuko.
-
Zerbitzuko erabiltzaileek eskatuta, animalien irteera kontrolatzeko lanak egingo dira.