Info_Biomedicina_Animalario-Bizkaia_aplicaciones

ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA BIZKAIKO CAMPUSA

Aplikazio arloak

Animaliategiko Zebitzu Orokorrak ikerketak egiteko eta irakaskuntzarako beharrezkoak diren animaliak eskaintzen dizkio Unibertsitate Komunitateari. Halaber, esperimentatzeko animalien eta beren inguruaren gaineko aholkularitza teknikoa eskaintzen du, eta zientzia-egitasmoetan erabilitako animaliak babesteari buruz indarrean dagoen legedia betearazten du.

          

Zerbitzu honek hiru unitate ditu: bat Farmazia Fakultatean (Arabako unitatea), beste bat Medikuntza eta Odontologia Fakultatean (Bizkaiko unitatea) eta azkenekoa, berriz, Psikologia Fakultatean (Gipuzkoako unitatea). Esperimentuak eta irakaskuntzako jarduerak egiteko laborategiko animaliak behar dituzten EHUko ikertzaile guztiak erabiltzailetzat hartzen dira.