ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA BIZKAIKO CAMPUSA
Aurkezpena
Animaiekin esperimentuak egin aurretik, animaliekin esperimentuak egiteko Etika Batzordeak baimena eman beharko du.
Zerbitzua martxan jartzeko prozesuan, funtzionamendurako beharrezkoak diran balibide teknikoak eta materialak jarri nahi dira. Halaber, erabiltzaileei aholkularitza eskaini nahi zaie hasieratik, legeari eta alderdi teknikoei buruzkoa.
Animaliategi Zerbitzu Orokorra hiru unitatek osatuko dute eta bakoitza EHUko campus baten kokatuko da. Unitate guztietan ikerketetarako edo irakaskuntzarako laborategiko animaliak behar dituzten EHUko ikertzaileak hartuko dira erabiltzailetzat.
Bizkaiko Campusa: Zerbitzuaren Unitate Nagusia izango da eta Medikuntza eta Odontologia Fakultatean atxikitako eraikinean kokatzen da, Leioan.
Bizkaiko campusaren animaliategiko unitateak Unibertsitate Komunitateari, Ikerkuntza zentroei eta Enpresei laborategiko animaliekin lana egiteko aukera eskaitzen die, ikerketak, bestelako zientzia egitasmoak eta irakaskuntza-jarduerak garatzeko. Bertan egiten diren lan guztiek indarrean dagoen legedia bete beharko dute.
Araudi horien arabera, Animaliategiko jarduerek lotura zuzena dute ikerkuntzarekin, bestelako zientzia-egitasmoekin eta unibertsitateko irakaskuntzarekin.
Arabako campusa: Farmazia Fakultateko hirugarren solairuan dago (solairuartean). Unubertsitatearen pasealekua 7, Gasteiz.
Gipuzkoako campusa: Psikologia Fakultatearen hirugarren solairuan dago (Animalien Portaerako Laborategia). Tolosa Etorbidea, 70, Donostia.