KIT-habilidades-psicologicas-confinamiento

Berrogeialdiari aurre egiteko gaitasun psikologikoen KIT-a

Sentitu, pentsatu, ekin
Izena emateko ITXITA dago. Ikastaroa  beteta dago

Garai gazi-gozoak bizitzea tokatu zaigu, etorkizuna “normaltasunera” bueltatuko dela pentsatzea ere zaila iruditzen zaigu. Aldaketa sakonak bizitzen ari gara eta ezegonkortasun egoera honetan autodefentsarako mekanismoak bilatzen ditugu, etorkizunarekiko segurtasun sentsatzioa irabazteko.

Berrogeialdi honetan, etxean egonik ere, aukera berriak sortzen zaizkigu “normaltasun” gisa bizitzen genituen patroiez agurtzeko, ziur sentiarazten gintuzten konfort-gune horietatik irteteko. Irten nora baina? Barrura! Gure benetak oesentziarekin konektatzeko aukera daukagu, non gure buruaz jabetzeko indarra jaiotzen den. Gure sakontasunean baitugu ikaskuntza aukera berriak zabalduko dizkigun potentziala, bai arlo pertsonalean bai akademikoan ere.

Helburuak

Berrogeialdiko egun gogor hauetarako orientabide gisa erabili ditzakegun hiru proposamen ezagutzea eta martxan jartzea, gure bizitzak birkokatzeko eta espazio-denbora berri hauek ahalik eta hobekien igarotzeko.

Edukiak

1) “SENTITU hemen eta orain” (mindfulness);

2) “PENTSATU modu eraikitzailean” (baikortasuna);

3) “EKIN modu osasuntsuan” (bizitzako ohituren aldaketa).

Data, ordutegia eta lekua

  • Data: Apirilaren 28a, asteartea.
  • Ordutegia: 15:00-18:00h.
  • Lekua: BlackBoard Collaborate gelaren linka email bidez bidaliko zaie izena eman duten ikasleei.

Partaide kopurua: 130 (euskarako taldean) + 130 (erdarako taldean).

Antolatzaileak

Ekimen hau UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzak eta Psikologia Fakultateak antolatzen dute, Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren babesarekin.

Irakasleak

Goretti Soroa eta Aitor Aritzeta

Harremanetarako

Helbide elektronikoa: talleres.sap@ehu.eus

Izena ematea

Izena emateko orria.

Ikastaro honetan ez da partehartze ziurtagirik emango.