Zerbitzuaren Funtzioak
Nori dago zuzenduta?
Ikasketak UPV/EHUn edozein modalitatetan (gradua, masterra eta doktoregoa) egiten dituzten ikasleei.
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?
UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 7an onartutako Arautegi Orokorraren arabera (Arautegirako esteka), zeregin hauek dagozkio SAP/APZi:
- Psikologiaren arloko lehen mailako prebentzio programak gauzatzea, unibertsitateko ikasleei zuzendutakoak. Lehen mailako prebentzio horren helburua esparru akademikoan arazo psikologikoen sorrera saihestea da, osasun orokorra sustatuz. Zehazki, norbanakoen baliabide pertsonalak areagotu eta pertsonen bizi kalitatea hobetuko duten jarrera osasungarriak sustatu nahi ditugu.
- Unibertsitateko ikasleei zuzendutako bigarren mailako prebentzio programak gauzatzea. Mota horretako prebentzioaren helburua nahasmendu baten lehen faseetan egon daitezkeen arazoak gutxitzea eta nahasmendu horrek dakartzan asalduren iraupena murriztea da. Garrantzi berezia eskaintzen zaio arazoekin edo nahasmenduekin zerikusia duten kasuak edo arrisku jokabideak azkar hautemateari.
- Arreta psikologikoa ematea hala eskatzen duten unibertsitateko ikasleei. Arreta psikologiko horrek gehienez 8-10 saio barne hartuko ditu. Horietan, balorazioa eta lehen inpresio diagnostikoa, horri buruzko informazioa, orientazioa, babesa eta aholkularitza emango zaizkio ikasleari, eta, hala badagokio, beste norbaitengana bidaliko da.