UIPRE. Indarrean dagoen eskaintza

FOPU-UIPRE: Informazioa

2025eko urtarrila-otsaila-martxoa

Garapen jasangarriaren 4. helburua: Kalitatezko hezkuntza

UIPRE programaren xedea UPV/EHU-ko irakasleei bere garapen profesionalean lagunduko dioten formazio ikastaroak eskaintzea da, i3 hezkuntza eredua ardatz hartuta.

 

Prozedura

  • Hartzaileak: UPV/EHUko IIP (I, II eta III tipokoak)

  • Izen ematea: azaroaren 4an, 14:00-etan,  zabalduko da eta azaroaren 11ra arte zabalik egongo da izena emateko epea

  • Informazioa eta harremanetarako: sae-helaz.prestakuntza@ehu.eus

Kurtso bakoitzerako eskabidea bete behar da, LANGILEEN ATARIAn erakusten diren urratsak jarraituz ("nire lanpostua" izeneko atalean "prestakuntza-deialdi irekiak" sakatu). Irakasle bakoitzak gehienez ere, hiru ikastarotan eman ahal izango du izena.

 

Aurtengo edizioko aipagarrienak

1. Proposamen eta estrategia metodologikoak

Bloke honetan ikasleak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren erdigunean jartzen dituzten proposamen eta estrategia metodologiko aktibo eta dinamikoetan oinarritutako prestakuntza eskaintzen da.

Bloke honetako ikastaroak aukeratzekoan kontuan hartu beharreko kontuak:

  • Adimen artifizialaren inguruko bi ikastaro eskainiko dira:

a. Inteligencia Artificial (IA) en el aula: repensando la práctica educativa ikastaroak sarrerako formazio bat eskeintzen du, non adimen artifizialak praktika hezitzailean dituen eraginaren inguruan hausnartzen lagunduko duen, modu orokor batean. Ikastaro hau online izango da.

b. Innovando en la Educación: Experiencias con IA Generativa para un aprendizaje más eficaz y personalizado ikastaroak, aldiz, aukera emango du, modu praktikoago eta sakonago batean, norberak bere irakasgaian  adimen artifizialaren erabilera nola egin dezakeen lantzeko. Ikastaro hau Bizkaian eskeiniko da. Gomendagarria da ikastaro hau egin aurretik bestea egina izatea.

  • Ikasketa-Zerbitzua metodologiaren inguruan ere bi maila ezberdinetako bi ikastaro eskeiniko dira:

a. El Aprendizaje - Servicio en la enseñanza universitaria (Básico): ikastaro honen helburua da proposamen metodologiko honen oinarri teoriko eta praktikoak azaltzea eta unibertsitateko irakaskuntzari begira dituen potenzialitate eta aukerak lantzea, modu orokor batean. Donostian eskeiniko da ikastaro hau.

b. El Aprendizaje - Servicio en la enseñanza universitaria (Avanzado): ikastaro honetan irakasle parte hartzaileei lagundu egingo zaie Ikasketa-Zerbitzu metodologian oinarritutako proposamen bat bideratzen, bakoitzari bere irakasgaiaren baitan. Bizkaian eskeiniko da ikastaro hau. Gomendagarria da ikastaro hau egin aurretik bestea egina izatea.

  • Taller de aplicación de Metodologías Activas ikastaroa, aurten lehenengoz, hiru campusetan eskeiniko da formato hibridoan. Hau da, irakasleak campus batean egongo dira presentzialki, eta beste bi campusetan dauden parte hartzaileak saio presentzial honetara konektatu ahal izango dira.

2. Irakaskuntzaren plangintza eta garapena

Bloke honetan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren inplementazioarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza eskaintzen da: irakasgaiaren plangintza, ikasgelako giroa hobetzeko estrategiak eta tresnak, hala nola ebaluazioa.

3. Irakaskuntzaren digitalizazioa

Bloke honetan eGela erabiltzeko eta maneiatzeko prestakuntza eskaintzen da, bai eta beste tresna digital batzuk ere, beti ere ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak indartzeko. Kontuan izan eCampus-etik gai hauen inguruan oso formazio interesgarria eskeintzen dela baita ere (https://www.ehu.eus/eu/web/ecampus/home)

4. Gizartearen eraldaketa eta GIH

Bloke honetan jasotako ikastaroek EHUagenda2030-n agertzen diren GIH-etan oinarritzen dira, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan txertaketa logiko eta koherente bat ahalbidetzeko.

Bloke honetako ikastaroak aukeratzekoan kontuan hartu beharreko kontuak:

  • Garapen Iraunkorrerako Helburuak irakasgaietan txertatzeko sakontasun maila ezberdinetako bi ikastaro eskaintzen dira;

a. Alde batetik, Garapen Iraunkorrerako Helburuak UPV/EHUren irakaskuntzaren parte bihurtzea (1): sarrerako lehen gogoetak: ikastaro honek sarrerako formazioa ematen du GIH-en inguruan modu orokor batean: zer diren, nondik datozen, ea. Ikastaro hau online eskeintzen da euskaraz eta erdaraz.

b. Beste ikastaroaren izenzurua Jasangarritasuna zeharkako gaitasun gisa zure irakasgaian lantzeko eman beharreko pausuak zerotik hasita da. Ikastaro honek, aldiz, GIH.ak zure irakasgaian nola txertatu daitezkeen lantzen laguntzen du, modu oso fokalizatu eta konkretuan. Gomendagarria da ikastaro hau egin aurretik bestea egina izatea.

5. Irakaskuntzari aplikatutako ikerketa

Bloke honetan eskainitako ikastaroen ardatza ikerketarako tresnei buruzko prestakuntza da, gure irakaskuntza-zereginaren ikerketa erraztu eta lagunduko digutenak, SoTL ikuspegia txertatuz.

Oraingo deialdi honetan bloke honetan etika kontuak eta hezkuntza berrikuntza kontuak lotzen lagundu dezakeen ikastaro berri bat eskeiniko da: ¿Estamos hablando de burocracia? No, estamos hablando de responsabilidad: Ética en la Investigación con seres humanos, sus datos y sus muestras. Ikastaroa Bizkaian eskeiniko da.

6. Garapen instituzionala (euskeraz dagoena aldatu)

Bloke honetan eskainitako ikastaroak zentroen eta, orokorrean, EHU/UPV-ren garapen instituzionala hobetze eta sendotzera zuenduak daude; beraz, hauetako batzuk, kudeaketa-karguak eta/edo lidergo instituzionala duten pertsonei soilik zuzendutako ikastaroak izaten dira.

Bloke honetan, gainera, gure unibertsitateko deialdi ezberdinetako ebaluatzaile izateko formazioa ere jaso dezakezu.

 

FOPU-UIPRE ziurtagiriak

 

Informazio osagarria