IKD ereduan, beharrezkoa da ikasleak ikaskuntzako eragile aktibo izatea. Aldi berean, ikasleek aukera izan behar dute horrek zer esan nahi duen eta bide horretan zer ekintza gauzatu behar dituzten aztertzeko.
Ikasleek unibertsitatearen gobernantzan, kalitate-batzordeetan, zerbitzu bidezko ikaskuntza-proiektuetan, kanpo-praktiketan edo mugikortasuneko eta lankidetzako programetan (ERASMUS, SENECA) parte hartzea lehentasunezko lan-ildoa da.
GAZtE esperientzia, ikasleen artean iniziatibarako eta gobernantzarako sena piztera bideratua, unibertsitatean orokortu beharreko adibide bat da.