Harreman estua ingurunearekin: lurralde- eta gizarte-garapena
Ikaskuntzak alderdi teorikoak izango ditu, baina baita herrialdearen egoera sozial, kultural eta ekonomikoarekin lotutako alderdiak ere. Bibliografia zientifikoak argi erakusten digunez, ikasleei beren inguruneko arazo errealak konpontzeko eskatuz gero, motibazio handiagoa izaten dute, eta ezagutzaren gizarterako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzen dituzte (iniziatiba-sena, gizarte-erantzukizuna, talde-lana, sare sozialen erabilera, etab.); bestalde, UPV/EHUk iraunkortasunari eta gizarte erantzukizunari begira duen konpromisoa benetakoa eta eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da gradu eta masterretako curriculumetako jarduna ingurunearekin konektatzea.
Inguruko gizarteari begirako curriculum-garapen iraunkor eta arduratsua hauen bitartez gauzatzen da: kanpo-praktikak, gizarte-ekimenei emandako laguntza, sare sozialak, enpresekiko harremana eta ikasleen nazioarteko esperientzia eta lankidetza-esperientzia sustatzen dituzten mugikortasun programak.