Zeinu Hizkuntza Ikastaroa Irakasleentzat
Noiz eta non
2025/01/09
Deskribapena
UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dauden ZEINU HIZKUNTZAKO hiru ikastaro presentzial antolatu dira, campus bakoitzean ikastaro bana.
- Arabako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30. Ordutegia: 14:30-17:00
- Bizkaiako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30. Ordutegia: 14:30-17:00
- Gipuzkoako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30. Ordutegia: 14:30-17:00
Ikastaro honen helburua zeinu hizkuntzara hurbiltasun bat egitea da eta modu honetan jardunbide egokiak eta komunikazio-estrategiak bultzatzen ditu.
Hezkuntza komunitatearen sensibilizazioa ezinbestekoa da, gorren komunitatearen errealitatearen inguruan, komunikazio-oztopoak ikusaraziz, eta pertsona gorrekin komunikatzeko moduak ikasiz, zeinu-hizkuntzaren oinarrizko nozio batzuen bidez.
Ikastaroaren antolaketa
Ikastaroak 10 ordukoa da, presentziala eta bi ordu eta terdiko lau saiotan banatuta, saio bakoitza 2:30koa izango da. Ikastaroa Euskal Gorrak, Gorren Elkarteko Euskal Federakuntzarekin antolatu da.
Izen ematea epea
Urtarrilaren 13tik 15 arte, formularioa bete behar da.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/