Maiz egiten diren galderak
IKD Irakasle Talde Egituratuak (ikdIT/EDikd) akreditatzeko deialdi pilotua 2018
1. Taldeko kide guztiek beren irakaskuntza jarduna DOCENTIAZ bidez ziurtatua/ akreditatua eduki behar dute?
Bai, guztiek eduki behar dute.
2. Nire irakaskuntza jarduna DOCENTIAZen lehen deialdian ebaluatu nuen, baina ez dut nire burua berriro aurkeztu akreditazio hori berresteko. Deialdi honetan irakasle talde baten kide izan naiteke?
Lehen deialdia deialdi pilotua denez, bai, taldeko kide bezala aurkez zaitezke nahiz eta DOZENTIAZ akreditazioa berretsi gabe duzun.
3. Pertsona bat talde batean baino gehiagoan egon daiteke kide moduan?
Bai, talde batetako baino gehiagoko kide izan daiteke, beti ere, taldeen arteko diferentzia esanguratsua denean.
4. Ikasleen iritziaren inkestako datuak (deialdiko B4 baldintza), DOCENTIAZeko nire azken ebaluazioari dagozkionak dira?
Datuak azken 5 urte akademikoei dagozkienak izan behar dira, hau da, 2012/13tik 2016/17 ikasturtera bitartekoak. Aipatutako adierazle honen kalkulua interesatuak berak egin dezake deialdirekin batera web orrian argitaratutako B eranskinean azaltzen den moduan.
5. Nola jakin dezaket irakasle nobel gisara hartua izan ote nintzen DOCENTIAZ ebaluazioan?
Deialdian aurkeztu zinenean sortu zen auto-txostenean aurkituko duzu, 0 Dimentsioaren, 5 Faktorean (f5). Faktore horren balioa 1,1 baldin bada, irakasle nobel gisara hartua izan zinen, bestela, balioa 1 bada, ez.
6. Irakasle talde batek bere burua aurkez dezake nahiz eta bere jarduerak Hezkuntza Berrikuntza Proiektu bati lotuta ez egon?
Bai. Hezkuntza Berrikuntza Proiektuak garatzea Irakasle talde batek egin dezakeen aktibitateetako bat baino ez da.
7. Nire irakaskuntza jarduna indarrean dagoen DOCENTIAZ 2018 deialdian ebaluatuko dut. Honako deialdi honetan irakasle taldeko kide moduan aurkez naiteke?
Aurreko deialdietan lortutako DOCENTIAZ akreditazioak hartuko dira kontuan, indarrean dagoen deialdiaren aurrekoak. Behin DOCENTIAZ 2018 akreditazioa lortuta, erabili ahal izango da ikdIT/edIKD hurrengo deialdian talde berri bat sortzeko edota talde batean sartzeko.
8. 2012/13 eta 2016/17 bitarteko ikasturteetan laneko bajan egon naiz eta/edo baimen bat izan dut , eta ondorioz, irakasle jarduna izan dudan irakasgai batzuetan ezin izan diet inkesta pasa ikasleei. Beraz, ez du betetzen deialdian parte hartzeko eskakizunetako bat. Hau kontuan hartuko al da?
Horrelako egoeretan, Saileko beste kideek ikasleei inkesta pasatzeko ardura har dezakete. Dena den, laneko bajagatik edo lizentziagatik inkestaren emaitzarik eduki ezean, memoriarekin batera dagokion justifikazioa eman beharko da. Alegazioak aurkezteko epearen zehar IEZak azken eskakizunari dagokion puntuazioa berriro kalkulatuko du.
9. Zigilu hau meritua izango al da DOCENTIAZen hurrengo deialdietan?
Bai. Meritu hau taldekide guztiei aitortuko zaie maila berean. Deialdi honetarako koordinatzaile izendatua izan den pertsona, taldearen eta Errektoreordetzaren arteko bitartekari lanak egiteko soilik izendatua izan da, taldeko beste kide gutiekiko gaineratutako ardurarik gabe.
10. HBT Aditu bateko kideren batek ez ditu deialdian eskatutako eskakizun guztiak betetzen DOCENTIAZera aurkeztu ez delako. Beraz, ezin daiteke edIKD/IKDit deialdi honetako eskarian aurkeztu. Honek kalterik ekar liezaioke hurrengo HBT Adituen kide izaeran?
Ez, edIKD/IKDit eta HBT Aditua bi aitortza desberdin dira. Irakasle horrek HBT Adituko kide izaten jarraitzen du, ez du kategoria hori galtzen. Egin beharko lukeena, DOCENTIAZeko hurrengo deialdian beren irakaskuntza jarduera akreditatzea izango litzateke, eta behin hori lortuta, edIKDit taldean sartu ahal izango litzateke.