edIKDit-19-2

Nomenklatura kimikoaren irakaskuntzan talde aditua (NomKI)

edIKDit-19-2

NomKI kimikako arlo ezberdinetako irakasleek osatutako diziplina anitzeko taldea da. Talde honetako irakasleen ardura handi bat Nomenklatura Kimikoaren erabilera egokia da, eta helburu horrekin, kimikako edota zientzietako beste gradu batzuetako – biologia, biokimika eta biologia molekularra, farmazia, ingurumen zientziak besteak beste – ikasleei zuzendutako hainbat jarduera garatzen dituzte. Nomenklatura kimikoaren erabilera egokia normalizatzeko lan hori modu koordinatuan egiten da, material didaktiko berriak landuz eta ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoan oinarritutako IKD ereduaren barruan beti lerrokatutako metodologia berriak garatuz. Era berean, euskarazko nomenklatura kimikoari buruzko material gutxi dagoenez, gure taldeak hizkuntza horren presentzia areagotzea bilatzen du, eta horretarako, kalitatezko materialak lantzen ditu ez soilik unibertsitatearen esparruan erabiltzeko, baita DBH eta batxilergoko ikasketetan ere.

Taldeko kideak

  • Idoia Ruiz de Larramendi Villanueva
  • Efraím Reyes Martín
  • Garikoitz Beobide Pacheco
  • José Luis Vicario Hernando
  • María Luisa Carrillo Fernández
  • Uxue Uria Pujana
  • Oscar Castillo García
  • Jorge Bañuelos Prieto

Akreditazioa lortutako urtea: 2019

Berritze urtea: 2024

Harremanetarako: Idoia Ruiz de Larramendi Villanueva