Konputagailuen ARKItektura taldea (KAKI)
edIKDit-18-3
Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua (EEES) ezartzeak titulazio berrien definizioa ekarri zuen, eta horrekin batera, titulazio horien ikasgaien diseinuan irakaskuntza-metodologia berritzaileak erabiltzea bultzatu zuen. Ingeniaritzen kasuan, proiektutan oinarritutako metodologia (Project Based Learning, PBL) da erabiliena.
Taldeko irakasleek Informatika Ingeniaritzako graduko Konputagailuen Arkitektura arloko hainbat ikasgaitan hartzen dute parte, eta taldearen lana testuinguru horretan kokatzen da. 2010-2011 ikasturtetik aurrera PBL metodologia erabiltzen ari gara arloko ikasgaietan (Konputagailuen Egitura, Konputagailuen Arkitektura eta Konputazio Paraleloko Sistemak). Helburua ikasleen errendimendua hobetzea da: motibazioa eta ikasgaien jarraipena handitzea, uzte-tasa jaistea, eta, oro har, ikasleen notak hobetzea. Ikasleak errazago ikasten du errealitatetik gertuago dagoen proiektu batekin motibazio handiagoa duelako.
Ikasleen inkestetatik lortutako informazioak erabilitako estrategien indarguneak eta ahulguneak antzemateko aukera eman digu, eta horrek, irakaskuntza-proiektuan aldaketak egitea ahalbidetu digu. Ikasturte bakoitzean jasotako ebidentziek bultzatuta aurrera egin dugu urtez urte proiektua hobetzen eta egokitzen.
Taldeko kideak
- José Ignacio Martín Aramburu (Koordinatzailea)
- Olatz Arbelaiz Gallego
- Maria Olatz Arregui Uriarte
- Nestor Garay Vitoria
- Edurne Larraza Mendiluze
- Javier Francisco Muguerza Rivero
- Iratxe Soraluce Arriola
Akreditazioa lortutako urtea: 2018
Berritze urtea: 2023
Harremanetarako: José Ignacio Martín
- Telefonoa: 943 015 087
- Posta elektronikoa: j.martin@ehu.eus