IKT bidezko Ekonomia aplikatuko Irakasle talde egituratua (GEATICs)
edIKDit-18-18
GEATICs taldeak proposatutako ekintza-lerroak bat datoz UPV/EHUko Plan Estrategikoak planteatutako helburuekin. Unibertsitateak eraldakuntza digitalean aurrera egin behar duela uste dugu, izan ere, digitalizazioak irakaskuntza-metodoetan hezkuntza-modalitate berriak barneratzeko aukera ematen du.
Talde honen kideek aurrez ibilbide bat egin dute unibertsitatean IKT teknologiak erabiltzen; egitasmo honetan planteatutako ekintza-lerroen helburu da lan horiei jarraipena ematea eta egindako lanean sakontzea. Gure asmoak ondorengoak dira: i) irakaskuntza- eta ikaskuntza-metodo berriak erabiltzeko teknologia eta tresnak ikertzea, metodo horiek malguagoak eta irekiagoak izateko eta parte-hartze handiagoa sustatzeko; eta ii) teknologia horien ezarpen zehatzak eta haien emaitzak aztertzea, teknologia berritzaileenak zentzuz eta neurri egokian barneratu ahal izateko.
Taldeko kideak
- Amaia Altuzarra Artola (Koordinatzailea)
- Ricardo Bustillo Mesanza
- Catalina Gálvez Gálvez
- Ana María González Flores
- José Antonio Maiza Larrarte
- Leire Urcola Carrera
Akreditazioa lortutako urtea: 2018
Berritze urtea: 2023
Harremanetarako: Amaia Altuzarra Artola
- Ekonomia Aplikatua V Saila
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Lehendakari Agirre etorbidea, 83. 20015 Bilbao - Telefonoa: 943 01 57 92