Ikastaroa
Emakumeen eta gizonen berdintasuna landu eta jorratzeko FORMAZIO ESKAINTZA
Noiz eta non
2020/10/19
Deskribapena
UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzatik ondorengo ikastaroak eskainiko ditugu ikasle, irakasle eta AZPkoentzat.
Ikastaroa hauek denak 25 ordukoak, online eta dohainik izango dira. E gelapi plataformaren bidez egingo dira eta izena emateko irailaren 14tik aurrera.
- Genero indarkeriak:
25 ordukoa eta unibertsitate osoarentzat (IKASTARO BERRIA): Azaroaren2an hasiko da - Haurren aurkako sexu abusuak:
30 ordukoa (1’5 kreditu) eta unibertsitate osoarentzat (IKASTARO BERRIA). Azaroaren2an hasiko da - Emakumeen eta gizonen berdintasuna:
Oinarrizko ikastaroa. Urriaren 19an hasiko da - Maskulinitateak:
Urriaren 19an hasiko da - Hizkuntza inklusiboa:
Urriaren 19an hasiko da - Sexu-dibertsitatea:
30 ordukoa (1’5 kreditu) eta unibertsitate osoarentzat. Urriaren 19an hasiko da - Hezkidetzaren alde busti!:
(Letrak, Gizarte Langintza, HEFA, Psikologia, Hezkuntza eta Kiroletako ikasleentzat soilik). Honek 75 ordu izango ditu (3 kreditu) eta euskaraz izango da: urriaren 19an hasiko da
Ikastaro hauek euskaraz zein gazteleraz egin ahal izango dira eta ikasleei, kreditu bat aitortuko zaie.
Izena emateko:
- AZPkoek Langileen ataritik.
- Irakasle eta ikasleek, esteka honako hau da: https://www.ehu.eus/eu/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/online-ikastaroak