RESPONSABLE

Arduraduna

Nekane Balluerka Lasa

Psikologian Lizentziatua eta Doktorea. Portaera Zientzien Metodologiako Katedraduna. Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia saila. Psikologia Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Kontaktua

Ibilbide akademikoa

Balluerka doktoreak Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Psikologiako lizentziatura (1989), baita Doktore titulua (1993) ere. Ezohiko Saria lortu zuelarik bi kasuetan.

Lizentziatura amaitu ondoren, irakasle lanetan hasi zen UPV/EHUko Psikologia Fakultatean. Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna da 2009az geroztik, bere irakaskuntzarako eta akademia-lidergorako bere konpromezua nabarmenduz.

Balluerka doktoreak bi ikerketa lerro hauetan egin ditu ekarpen nagusiak. Lehenik eta behin, nabarmen lagundu du ebaluazio psikologikorako tresnak sortu eta haien kulturarteko egokitzapenerako metodologiak garatzen. Bigarrenik, Psikologiaren hainbat arlotan esku-hartzeko programak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen lan egin du. Berritzaile izateak modu iraunkor batean eragiten dio komunitate zientifikoari, euskal gizarteari ekarpen nabarmenak eginez.

Ikerketa-proiektu ugari zuzendu ditu, bai sektore pribatuan, baita publikoan ere. Qualiker ikerketa-taldearen buru ere bada, zeina Euskal Unibertsitate Sisteman A talde gisa aitortua dagoen. Gainera, artikulu zientifiko, liburu, liburu-kapitulu, eta ebaluazio nahiz diagnostikorako eskuliburu ugariren egile eta egilekide da. 

Bere esperientzia eta lanak estatuko eta nazioarteko biltzarretan partekatu ditu eta hainbat foro akademikoetan hitzaldiak ematera ere gonbidatua izan da sarritan

Prestakuntza akademikoari dagokionez, hainbat doktorego-tesi zuzendu eta kozuzendu ditu, horietako gehienek nazioarteko aipamena eta ezohiko sariak jaso dituztelarik.

Balluerka doktoreak mugetatik haratago eraman du bere esperientzia eta ikerketa-egonaldiak egin ditu unibertsitate hauetan: Arizona State University, University of California, eta University of Manchester-eko Cathie Marsh Centre for Census and Survey Research ikerketa zentruan.

Unibertsitate Kudeaketarekiko konpromisoa

Bere lorpen akademikoez eta ikerketa-ekarpenez gain, Balluerka doktoreak ibilbide luzea egina du unibertsitate kudeaketan. UPV/EHUn lidergo karguak bete ditu, hala nola, Psikologia Fakultateko dekanordea, Ikasketa Berrikuntza eta Kalitatearen arloko errektoreordea, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea, Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordeko kidea, eta  UPV/EHUko Etika Batzordeko presidentea. Gainera, UPV/EHUko errektorea izan da, baita Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Biltzarreko (CRUE) kide izan ere.

Portaera Zientzien Metodologiako Espainiako Elkarteko (AEMCCO) eta European Association of Methodology (EAM) elkarteko kide fundatzailea da. Gaur egun, AEMCCOko lehendakaria da. Eta EAMeko Executive Committee delakoaren kide.

Gainera, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren patronatuko kide da eta Valentziako Bikaintasun Ikerketarako Fundazioko (VaIER) aholku-batzordeko kide. EAMeko aldizkari ofizialaren editorea ere izan da: "Methodology. European Journal of Research Methods for the Behavioral and Social Sciences". Era berean, paper garrantzitsua izan du Kataluniako Unibertsitate Sistemaren Kalitaterako Agentziaren (AQU) kanpoko aholkulari gisa.

Aitorpenak eta sariak

Balluerka doktorea bere bikaintasun akademikoagatik eta ikerketan egindako ekarpenengatik saritu dute. Frantziako Errepublikako Gobernuak Chevalier de l' Ordre des Palmes académiques izendatu du, Gizarte Zientzietako eta Humanitateetako Euskadi ikerketa sari entzutetsua jaso du, eta Txileko Aconcaguako Unibertsitateak Honoris Causa Doktore izendatu du.