Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia sailera. Sailak 60 kide ditu gaur egun eta irakaskuntza nahiz ikerkuntza-lanak egiten ditu psikologia eta metodologia arlotan. Psikologia eta Kriminologia graduetan ematen du irakaskuntza-jarduera. Sail honek jakintza arlo bi bereganatzen ditu: Nortasun, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak, alde batetik eta Portaera Zientzien Metodologia, bestetik. Sailak graduko irakaskuntza programa elebiduna dauka, gainera eleaniztasun planaren barruan hiru ikasgai ingeleraz ere ematen ditu. Graduetan bere alorreko irakasgaiak lantzeaz gain, graduondoko programetan ere parte hartzen du. Egoitza Donostiako Campusean dago, Psikologia Fakultatean hain zuzen.