Errekonozimenduak eta sariak
- Maite Garaigordobil eta Izaskun Ibabe zientziaren munduan eragin handiena duten pertsonen artean
- Enrique Echeburuari omenaldia bere erretiroagatik
- Jose Luis Alvarez Santa Cristinaren erretiroa
- Maite Garaigordobil COPGIko ohorezko kidea
- Nekane Balluerka, Honoris Causa doktorea Aconcaguako Unibertsitatean
- Nekane Balluerka, 2021eko Euskadi Ikerketa Saria
- Enrique Echeburua Espainiako Psikologia Akademiako izendapena
- Maite Garaigordobilek José Luis Pinillos Saria bere ibilbide profesionalagatik
- Xabier Isasiri omenaldia bere erretiroarengatik
Maite Garaigordobil eta Izaskun Ibabe zientziaren munduan eragin handiena duten pertsonen artean
2024ko urriaren 10ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaileei buruzko albiste bat argitaratu zen, argitalpen zientifikoetan zita gehien dituen % 2ko talde hautatuan baitaude. Stanfordeko Unibertsitateak argitaratzen duen Ranking of the World Scientists: World 's Top 2% Scientists azken txostenaren arabera, saileko bi pertsona daude zerrenda horretan: Maite Garaigordobil eta Izaskun Ibabe.
Albiste osoa: https://www.ehu.eus/eu/-/lista-stanford-upv-ehu-2024
Enrique Echeburuari omenaldia bere erretiroagatik
2024ko uztailaren 4an, Enrique Echeburua irakasle emeritua omentzeko sailean ekitaldi bat antolatu zen, nazioan eta nazioartean izandako ibilbide akademiko eta profesional nabarmenagatik. Ekitaldian diploma berezi bat eman zitzaion.
Jose Luis Alvarez Santa Cristinaren erretiroa
NETRAko lankideek erretiro luze eta zoriontsua opa dizute bihotzez. Eskerrik asko zure dedikazioagatik.
Maite Garaigordobil COPGIko ohorezko kidea
Gipuzkoako COPGIk bere sorreraren hogeigarren urteurrena ospatzen du aurten, eta ekitaldi berezi bat antolatu du. Maiatzaren 26an Donostiako Costa Vasca Hotelean izan den ospakizunean, Maite Garaigordobil Doktoreari omenaldia egin diote bere ibilbide akademiko eta profesional osoa dela eta. Ohorea da Sailarentzat kide ohiei egindako omenaldi oro, eta horregatik honen berri eman eta gure lankideak egindako ekarpenari errekonozimendua eskaini nahi izan diogu.
Nekane Balluerka, Honoris Causa doktorea Aconcaguako Unibertsitatean
2023ko martxoaren 7an, gure lankidea Honoris Causa doktore izendatu du Aconcaguako Unibertsitateak (Txile). Txileko unibertsitateko errektorea, Horacio Ríos Domicez gain, UPV/EHUko errektorea, Eva Ferreirarekin, eta Errektoreorde Akademikoa, Claudia Arriagada Caresekin batera izan zen ekitaldian. Nekane Balluerkak "Nire bizitza unibertsitarioa: ikuskera sistematiko-existentziala" hitzaldia eman zuen.
Nekane Balluerka, 2021eko Euskadi Ikerketa Saria
2022ko uztailaren 12an, gure lankide Nekane Balluerkak 2021eko Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen. Sariaren edizio honetako epaimahaiak saridunak egindako ikerketa-lan bikaina nabarmendu zuen, baita portaera-zientzien metodologiaren arloan egindako ikerketak Euskadin izan duen eragin handia ere.
Enrique Echeburua Espainiako Psikologia Akademiako izendapena
2022ko ekainaren 24an Espainiako Psikologia Akadamian Enrique Echeburuaren izendapena ospatu zen. Enrique Echeburuaren harrera hitzaldiaren izenburua Tratamendu psikologikoen erronkak eguneroko jardunean da, eskaera terapeutiko berrien aurrean. Hitzaldi horri Javier Urrak eman zion erantzuna.
Maite Garaigordobilek José Luis Pinillos Saria bere ibilbide profesionalagatik
Maite Garaigordobil Landazabalek, Psikologiako Bikaintasunaren eta Berrikuntzaren José Luis Pinillos Saria jaso zuen Bizialdi Osoko Ibilbide Profesionalaren kategorian, 2021eko edizioan. Bizitza osoa eskaini dio testuinguru klinikoetako eta hezkuntzakoetako esku hartze psikologikoarekin zerikusia duten gaiei buruzko irakaskuntza eta ikerketa jarduerari eta haur, nerabe eta helduentzako ebaluazio psikologikorako tresnak garatzeari. Orain dela bi urte erretiroa hartu zuen eta horrekin batera, bere ibilbide profesionalaren aintzatespen hori.
Xabier Isasiri omenaldia bere erretiroarengatik
Xabier Isasi irakasleari erretiro omenaldi unkigarria egin zitzaion 2021.go urriaren 1ean Portaera Zientzien Metodologia sail ataleko kideen aldetik.