Arrazakeria arrazializatutako EAEko herritarren osasun-arretan (RACISMHEALTHCARE)
Arrazakeriak eragin handia du biztanleria arrazializatuaren osasunean, morbilitate eta hilkortasun goiztiar handiagoa eraginez. Arrazismoa, harreman sozial, ekonomiko eta politikoen sare baten baitan muntatutako gizarte eraikuntza gisa defini daiteke, non pertsona taldeak arrazakeria prozesu historiko baten bidez sailkatzen eta ordenatzen diren hierarkikoki. Osasun-sistema arrazismoa funtsezkoa den erakundeetako bat da, eta honek osasun-laguntza ekitatiboa luzatzeko funtsezko oztopoa suposatzen du.
RACISMHEALTHCARE proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun sistemak osasun-arreta eskuratzerakoan aurkezten dituen oztopoak eta arrazializatutako pertsonek bizitako arrazakeria esperientziak aztertzen ditu. Ikerketaren xedea, osasun-zerbitzuetan arraza-diskriminazio prozesu aktiboak nola gertatzen eta erreproduzitzen diren ulertzea da, horretarako mekanismo mota ezberdinak kontutan hartuz, maila estrukturalagoan zein pertsona artean jarduten direnak.
Horretarako, proiektuak ikuspegi kuantitatiboa eta kualitatiboa konbinatuko dituen diseinu misto bat garatzea aurreikusten du, bi fasetan. I. fasean, identifikatutako oztopoen eta osasun-eskubideen urraketen azterketa egingo da, Euskadiko Munduko Medikuak erakundeak EAEn duen Etorkinentzako Arreta Soziosanitarioko Zentroaren (CASSIN) datu-basearen bidez.
II. Fasean, metodologia kualitatibo baten bidez, arrazializatutako biztanleriak osasun-arretan izandako arrazakeria-esperientziak, horiei aurre egiteko mekanismoak eta horiek osasunean eta osasun-laguntzaren erabileran duten eraginari buruzko pertzepzioak jorratuko dira.
Proiektua Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) 2023ko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Proiektuak deialdiak finantzatu du, eta Euskadiko Munduko Medikuak GKErekin lankidetzan egiten da.
Proiektuaren ikertzaile nagusia (IP) UPV/EHUko OPIK taldeko Yolanda González-Rábago da. Ikertzaile taldea OPIKeko Amaia Bacigalupe, Elena Rodríguez, Nerea Lamborena, Anna Barbuscia eta Roberta Rutiglianok, eta Munduko Medikuetako Estibaliz Gil eta Xabier Agirrek osatzen dute.
Aribidean dagoen berrikuspenaren erregistrorako sarbidea: https://osf.io/76dq3/