MASTER

Ingurugiroaren Agrobiologia Unibertsitate Masterra

Nazioko unibertsitate artekoa

Ingurugiroaren Agrobiologia Masterra 2006/07 ikasturtetik Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskaintzen den unibertsitate arteko ikerketa master bat da. Masterrak nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko lan munduan eta ikerketan aritzea ahalbidetzen die burutzen duten ikasleei, baita doktorego tesi bati ekitea ere. Izan ere, goi mailako prestakuntza profesionalizatua eskaintzen du nekazaritzako eta basoko ingurumenarekin zerikusia duten gaietan.

Masterrak diziplina anitzeko bokazioa du, bai edukiei bai sartzeko profilari dagokienez, honako titulazio hauetako tituludunei baitago zuzenduta: goi mailakoak: Biologia, Biokimika, Geologia, Kimika, Ingurumen Zientziak, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Nekazaritzako eta Basoko Ingeniaritza; eta erdi mailakoak: Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa, Basoko Ingeniaritza Teknikoa, eta antzekoak.

Masterrak 2003tik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren kalitate aipamena duen doktorego programara sartzeko aukera ematen du. Doktorego programak eta masterrak praktikak egiteko eta ikasleen nahiz irakasleen mugikortasunerako laguntzak, bekak eta finantziazioa jaso dituzte urtero, hainbat erakunderen deialdiei esker: Espainiako Gobernuaren Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Bi unibertsitateen ahalmen akademikoaren eta ikerketa ahalmenaren osagarri gisa, beste ikerketa erakunde eta/edo zentro teknologiko batzuetako langileen laguntza ere badugu: CSIC UPNA, NEIKER, GAIKER, LABEIN, IHOBE; baita zenbait enpresarena ere: Basalan (Bizkaiko Foru Aldundia), BASF Española S.A., Bonduelle España S.A., Compo Agricultura S.A., Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra S.A., Inabonos S.A., Iruñerriko Mankomunitatea.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.