PROGRAMA-DOCTORADO

Ingurugiroaren Agrobiologia Doktorego Programa

Nazioko unibertsitate artekoa

Ingurugiroaren Agrobiologia doktoregoa unibertsitate arteko (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa) doktorego bat da, NEIKER-Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutuarekin lankidetzan. Tradizio finkatua duen programa honek diziplina anitzeko eran ematen dio erantzuna I+G+Bari lurzoru-mikroorganismo-landare-klima elkarrekintza eremuan, bai ekosistema naturaletan, bai nekazaritza eta basozaintza sistemetan.

"Ingurugiroaren Agrobiologia" programak "kalitate aipamena" eta "bikaintasuneranzko aipamena" ditu 2004tik, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emanak. Programaren ikerketa ildoak lerrokatuta daude Horizonte 2020 programako "Elikagaien segurtasuna eta kalitatea: nekazaritza jarduera produktiboa eta iraunkorra" erronkarekin, Euskampus proiektuko "nekazaritza eta basozaintzako ekosistemak; berrikuntza eta kudeaketa iraunkorra" jakintza gunearekin: UPV/EHU-Tecnaliako Nazioarteko Bikaintasun Campusa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iberus Campusa.

Doktorego programa honen funtsezko helburua da doktorego prestakuntza sendo bat eskaintzea Agronomian, Fisiologian, Bioteknologian eta landareen Biologia Molekularrean, haien ingurumenarekiko perspektiba integratzaile batekin. Ildo horretan, lurzoruaren babesa/deskontaminatzeak, ekosistema zerbitzuek eta faktore klimatikoek (arreta berezia jarrita klima aldaketa globalean) ardura berezia dute. Doktoregoa amaitzen dutenek gaitasuna izango dute ikertaldeetan parte hartzeko eta ingurumen, nekazaritza eta basozaintza sektoreko ikergune eta enpresetan proiektuen buru izateko.

Nazioarteko lankidetzek eta sektoreko enpresekin egindako hitzarmenek programa honetan doktore titulua lortzen dutenen etorkizun profesionala errazten dute.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).