Jatorriko herrialdeek aukera izan behar dute beren ekonomia garatzeko, garrantzitsua da hori. Horrekin bat, migrazioentzako legezkoak eta seguruak izango diren bideak sortzeko aukera izan behar dugu, eta Giza Eskubideen nazioarteko arauak errespetatu behar dira. Hori guztia ezinezkoa da gobernu guztien borondaterik gabe.
Ildo horretan, aipatutakoa ahalbidetze aldera, gure gizarteek aurreiritzirik eta axolagabekeriarik gabeko ikuspegia izan behar dute, migratzaileekiko eta Europan aterpe hartu duten errefuxiatuekiko elkartasuna kriminalizatzeko diskurtso publikoetatik urrunduta. Horrelako diskurtsoek manipulazio xenofoboak sustatzen dituzte, terrorismoa eta immigrazioa lotzen dituena, adibidez.
Giza eskubideen urraketak salatzeko eta elkartasuna ez dela delitua erakusteko analisi kritikoa sortzea da ikastaro honen xedea. Ikuspegi humanitario batetik, migrazio-igorle diren herrialdeetako egoera eta Europako mugetan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak azaldu eta ezagutzera emateko aukera eman nahi du.
AURKEZPENA
Gaur egungo testuinguruan, nazioarteko migrazioen egoera hainbat ikuspuntutatik aztertzea da ikastaroaren asmoa.
Giza eskubideen nazioarteko babesa, politika publikoak eta gizarte zibilak migratzaileen harreran egiten duen lan humanitarioa eta horren ondorioak izango dira ikastaroaren ardatza. Halaber, migrazio-fenomenoek dakartzaten erronkei ere helduko zaie, betiere giza eskubideen babesaren, garapenaren eta esku-hartze sozialaren ikuspegi orokorra kontuan hartuta.
Helburuak
Elkartasunaren kriminalizazioa eta nazioarteko migrazioen egoera hainbat ikuspuntutatik aztertzea da ikastaroaren helburua. Adituen eta kooperanteen ikuspegiaren bidez, politika publikoak, gizarte zibilak Europako mugetan eta harrerako herrietan aurrera daraman lan humanitarioa eta Giza Eskubideen nazioarteko babesa izango dira aztergai nagusiak.
- Gaur egungo testuinguruan, nazioarteko migrazioen errealitatea ezagutzea.
- Elkartasuna kriminalizatzeko modu guztiak salatzea.
- Politika publikoen ikuspegia, gizarte zibilak Europako mugetan eta harrerako herrietan aurrera daraman lan humanitarioa.
- Nazioarteko babeserako arauak eta Giza Eskubideen esparrukoak ezagutzea.
IKASTAROA NORENTZAT DEN
EHUko eta Euskal Herriko beste unibertsitateetako ikasleentzat. GGKE-etako eta gizarte-mugimenduetako kideentzat. Gaia interesatzen zaion jende guztiarentzat.