Ikasleen lanen lanen bilduma

Ikasleen lanen bilduma

Mintegi honen helburuetako bat ikasleei Melilla eta Almeriako errealitatea erakustea zen. Horretarako Paskua asterako bidai bat proposatu genien, baina bidaia honetan parte hartzeko baldintza bat zegoen, mintegian landutako gaiei buruz lan bat aurkeztu behar ziguten. Hona hemen lan horien bilduma. Gaur egungo egoera dela eta, bidaia oraindik ez dugu egin, baina datorren hilabeteetan egitea espero dugu

Aurkezpena

ELKARTASUNAREN KRIMINALIZAZIOA ETA NEOFAXISMOA

Gaur egungo eredu ekonomikoa da migrazio-fluxuen gorakadaren eragile nagusia. Era berean, eredu horren ondorioz handitu egin dira desparekotasunak: ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ingurumenarekin lotutakoak. Horregatik, harrerako herrialdeek beren gain hartu behar dute migratzaileekiko erantzukizuna, haiek kriminalizatu beharrean. Gainera, eginahalak egin behar dituzte jatorriko herrialdeetan migrazioaren zergatiei aurre egiteko. Migratzea itxaropenerako azken aukeratzat edota delitutzat joko ez duten gizarteak behar ditugu. Garrantzitsua da gure kaleetan egunez egun ikusten dugun lan humanitarioa ezagutarazten jarraitzea. Guztien ongia helburu hartuta, lan humanitario hori aukera ugariren abiapuntua besterik ez da, eta ekintza politikoaren eskutik joan behar da: behartutako joan-etorriak eta horien erantzuleak salatzea.

Jatorriko herrialdeek aukera izan behar dute beren ekonomia garatzeko, garrantzitsua da hori. Horrekin bat, migrazioentzako legezkoak eta seguruak izango diren bideak sortzeko aukera izan behar dugu, eta Giza Eskubideen nazioarteko arauak errespetatu behar dira. Hori guztia ezinezkoa da gobernu guztien borondaterik gabe.

Ildo horretan, aipatutakoa ahalbidetze aldera, gure gizarteek aurreiritzirik eta axolagabekeriarik gabeko ikuspegia izan behar dute, migratzaileekiko eta Europan aterpe hartu duten errefuxiatuekiko elkartasuna kriminalizatzeko diskurtso publikoetatik urrunduta. Horrelako diskurtsoek manipulazio xenofoboak sustatzen dituzte, terrorismoa eta immigrazioa lotzen dituena, adibidez.

Giza eskubideen urraketak salatzeko eta elkartasuna ez dela delitua erakusteko analisi kritikoa sortzea da ikastaro honen xedea. Ikuspegi humanitario batetik, migrazio-igorle diren herrialdeetako egoera eta Europako mugetan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak azaldu eta ezagutzera emateko aukera eman nahi du.

AURKEZPENA

Gaur egungo testuinguruan, nazioarteko migrazioen egoera hainbat ikuspuntutatik aztertzea da ikastaroaren asmoa.

Giza eskubideen nazioarteko babesa, politika publikoak eta gizarte zibilak migratzaileen harreran egiten duen lan humanitarioa eta horren ondorioak izango dira ikastaroaren ardatza. Halaber, migrazio-fenomenoek dakartzaten erronkei ere helduko zaie, betiere giza eskubideen babesaren, garapenaren eta esku-hartze sozialaren ikuspegi orokorra kontuan hartuta.

Helburuak

Elkartasunaren kriminalizazioa eta nazioarteko migrazioen egoera hainbat ikuspuntutatik aztertzea da ikastaroaren helburua. Adituen eta kooperanteen ikuspegiaren bidez, politika publikoak, gizarte zibilak Europako mugetan eta harrerako herrietan aurrera daraman lan humanitarioa eta Giza Eskubideen nazioarteko babesa izango dira aztergai nagusiak.

  • Gaur egungo testuinguruan, nazioarteko migrazioen errealitatea ezagutzea.
  • Elkartasuna kriminalizatzeko modu guztiak salatzea.
  • Politika publikoen ikuspegia, gizarte zibilak Europako mugetan eta harrerako herrietan aurrera daraman lan humanitarioa.
  • Nazioarteko babeserako arauak eta Giza Eskubideen esparrukoak ezagutzea.

IKASTAROA NORENTZAT DEN

EHUko eta Euskal Herriko beste unibertsitateetako ikasleentzat. GGKE-etako eta gizarte-mugimenduetako kideentzat. Gaia interesatzen zaion jende guztiarentzat.