USAC deialdia (UNIVERSITY STUDIES ABROAD CONSORTIUM)
UPV/EHUk eta Renoko (Nevada) Unibertsitateak (azken hau University Studies Abroad Consortiumeko kide diren Amerikako Unibertsitateen ordezkari moduan) lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2015ean, jarduera akademiko eta osagarri jakin batzuk garatzeko asmoz.
Unibertsitatea Nazioartekotzea, hain zuzen, unibertsitateko irakaskuntzen kalitatea hobetzeko erronka funtsezkoenetako bat da. Hitzarmenak arrakastaz betearazi ditu orain artean aurreikusitako Nazioartekotze-ekintza guztiak; ondorioz, ekintza horien irismena zehazten duten egoerak aztertuta, hitzarmena egikarituko duten laguntzen deialdia berriro argitaratzea erabaki da.
Hitzarmenaren arabera, University Studies Abroad Consortiumek finantzatuko ditu ekintza guztiak. Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak, bestalde, bere bizkar hartuko du deialdia argitaratzeko eta kudeatzeko lana, eta baita aurreikusita dagoenean, ekintzen emaitzak gainbegiratzeko lana ere.