CURSOS-ESPAÑOL-OTOÑO-PRIMAVERA

Udazkeneko eta Udaberriko espainola-ikastaroak (presentzialak / online)

Ikastaro hauen helburua da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) zaudeten bitartean, espainola hizkuntza ikasten edo hobetzen has zaitezkete, bai maila akademikoan, bai pertsonalean, gure unibertsitatean zaudeten denbora ahalik eta gehien aprobetxa dezazuen. Horretarako, ikastaro presentzialak eta online eskaintzen dizkizuegu ikasgelatik kanpoko jarduerarekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen den formatua!

Informazio orokorra

Ikastaroen datak:

  • Udazkeneko ikastaroa (presentziala eta online): 2024ko irailaren 9tik abenduaren 18ra > Matrikula itxita

  • Udaberriko ikastaro presentziala (Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Leioa): 2025eko urtarrilaren 20tik maiatzaren 7ra > Matrikula irekita

  • Udaberriko ikastaro presentziala (Donostia/San Sebastián): 2025eko urtarrilaren 22tik maiatzaren 7ra > Matrikula irekita

  • Udaberriko ikastaro online: 2025eko urtarrilaren 20tik maiatzaren 7ra > Matrikula irekita

Ordutegia: 

Ikastaro presentziala: Astelehen eta asteazkenetan, 13:30etik 15:30era.

Ikastaro online (30 plaza talde eta maila bakoitzeko): astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 18:30era.

Zenbatekoa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak: Doain.

Bestelako UPV/EHUn matrikulatutako ikasleak: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).

Mailak: 

  • Hasierakoa: zerotik A1ra
  • Erdikoa: A2-B1
  • Aurreratua: B1-B2

Europar Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) araberako orientagarri mailak.

Ikastaroko matrikula espezifikoa betetzeaz gain (begiratu irizpideak beheko atalean), nahitaezkoa da ikasleek maila-testa egitea edo dauzkaten espainola maila adieraztea (begiratu maila-froga atala) horretarako era eta ezarritako epe barruan (begiratu egutegia). Ikastaro hauetan matrikulatutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute taldeen antolaketa eta osaketari buruzko informazio guztiarekin.

Matrikula bete duten ikasleek, maila-froga egin behar izango dute edo bere maila adierazi (zero mailako ikasleen kasuan) otsailaren 6a baino lehen emailez jasoko duten inprimakia betez. Maila-froga online egingo da eta ikasle bakoitzak zein talderi parte hartu behar duen zehazteko balioko du (begiratu maila-froga atala).

Garrantzitsua: ikasleek ezin izango dira ikasgeletan sartu ikastaroko antolatzailetik konfirmazio e-mail bat jaso ez badute. Gelan baimenik gabe sartzen diren matrikulatutako ikasleek, ebaluatzeko moduari eragin diezaioketen hutsegiteak pilatuko dituzte edo baita eskoletatik kanporatuak izan ere.

Online ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta truke-programetako ikasleek, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutakoak eta Enlight ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute beti.

Ikastaro online parte hartzen duten ikasleei gogorarazi nahi diegu guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei klaseetara sartzeko estekak ematea. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.

Bestalde, ikasleek online ikastaroetan parte hartzeko, ordenagailuko kamera piztuta eduki beharko dute. Ikaslearen identifikazioa beharrezkoa da ikastaroetara joan eta azterketetara aurkezten dena bertan izena eman duen pertsona den jakiteko. Horrela egiten ez bada, ez da frogatutzat emango eskoletara joan izana, ezta azterketa gainditu izana ere.

Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.

Espainola ikasteko Udaberriko ikastaroen egutegia (presentziala eta online)

  • Hasiera ofiziala (klaseak) Vitoria-Gasteiz, Bilbao, Leioa eta online ikastaroetan: urtarrilaren 20a

  • Hasiera ofiziala (klaseak) Donostia/San Sebastian ikastaroetan: urtarrilaren 21a

  • Eskaeren onarpenaren azken eguna (eskera orria online): otsailaren 5a, 23:59etan

  • Akademiaren inprimakia bete eta maila-froga online egiteko azken eguna: otsailaren 6a

  • Klasean sartzeko azken eguna (ikastaroen antolatzaileek aldez aurretik emandako maila adierazpenarekin): otsailaren 10a

  • Maila, modalitate edo talde aldaketak eskatzeko azken eguna: otsailaren 15a

  • Matrikula osatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko azken eguna (ordainpeko ikasleak edo Enlight - ikusi baldintzak behean): otsailaren 15a (behin-behineko data)

Hasteko data ofizialaren ondoren (urtarrilaren 20 edo 21a Campusaren arabera), ikastaroetara sartzen diren ikasleek beren kabuz eguneratu beharko dituzte klasean emandako gaiak.

Maila, modalitate edo talde aldatzeko eskaera nahitaez posta elektronikoz egin beharko da cursosidiomas@ehu.eus helbidera. Ez da onartuko bide horretatik iristen ez den aldaketarik, irakasleen oniritzia izan arren. Maila aldaketaren bat egiten bada ikastaroetako bulegoak baimendu gabe, ikasleei baja emango zaie ikastaroetatik.

Ezarritako era eta epearen barruan, matrikula bete (ikusi irizpideak dagokion atalean) eta maila-testa egin edo dauzkaten espainola maila jakinarazi duten ikasleek bakarrik izango dute ikasturte honetan parte hartzeko baimena.

Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta Enlight Unibertsitateko ikasleak:

Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, 2024-2025 ikasturtean UPV/EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (zentru eta egonaldi datak jaso behar ditu).

Enlight unibertsitateko ikasleek (ez presentzialak), eskaera orria betetzeaz gain, jatorrizko erakundean 2024-2025 ikasturteko matrikularen kopia bat aurkeztu beharko dute ingelesez.

Ikasle hauek doain parte hartu ahal izango dute espainola ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero, eta ordainketarik egin aurretik, mesedez idatzi mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.

 

Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak UPV/EHUn:

  • Eskaera online egiteko imprimakia > Matrikula irekita otsailaren 5a arte.
  • 2024-2025 ikasturtean UPV/EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa onartu izanaren egiaztagiria edo matrikula (zentru eta egonaldi datak jaso behar ditu).
  • Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).

Banku kontua: Kutxabank ES97 2095 0292 99 3239003884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).

 

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako eta Enlight unibertsitateko ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.

Gogoan izan matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (online inprimakiaz gain) otsailaren 15a izango dela (behin-behineko data). Ikastaroen idazkaritzatik mezu elektroniko bat bidaliko zaio ikasle bakoitzari, beharrezkoa izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta entregatzeko epea adierazita.

Ikastaroetan behar bezala matrikulatu ez diren eta, beraz, irakasleen zerrenda ofizialetan agertzen ez diren ikasleak, ezin izango dira eskoletara sartu eta ez dute ikastaro honengatik inolako kreditu edo kalifikaziorik jasoko.

Maila froga:

Ikastaro hauetan dagokion epe barruan matrikulatutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute maila froga online egiteko jarraibideekin. Maila froga egiteko epea otsailaren 6an bukatuko da.

Maila froga egiteko, ikasleek Gmail-en helbide elektroniko bat izan beharko dute.

Espainolaren ezagutzarik ez duen ikasleak, hutsetik hasi nahi badu hasierako mailako talde batean, aurretik aipatutako posta elektronikoa jasotzean jakinarazi beharko du otsailaren 6a baino lehen.

Ezarritako epe barruan (otsailak 6) maila froga egin ez duten edo beren espainiera-mailaren berri eman ez duten ikasleen matrikula deuseztatuko da.

Ikasleei mesedez eskatzen diegu beren posta elektronikoari arreta jartzeko, spam posta-karpeta barne, gure mezuak karpeta horretara heldu ahal direlako.

 

Ikastaro presentzialak emateko tokia (2. lauhilekoa)

Arabako Campusa (Vitoria-Gasteiz)

Elurreta eraikina. Nieves Cano Kalea, 33

Eraikinaren kokapena

Gelak: 107 (lehen solairuan), 207 eta 208 (bigarren solairuan).

 

Bizkaiako Campusa (Bilbao)

Bilboko zentrutan matrikulatutako ikasleentzako gelak.

Bilboko Ingenieritza Eskola: II eraikina. Sarrera Rafael Moreno "Pitxitxi" pasealekutik
Eraikinaren kokapena
II eraikinaren mapa

Gelak: P3M2A (M eraikina, 3. solairua, gela 2), P3M4A (M eraikina, 3. solairua, gela 4), P4M4A (M eraikina, 4. solairua, gela 4) eta P5M4A (M eraikina, 5. solairua, gela 4).

 

Bizkaiako Campusa (Leioa)

Leioako zentrutan matrikulatutako ikasleentzako gelak.

Hezkuntza fakultatea. Sarriena auzoa z/g. Leioa.
Eraikinaren kokapena
Eraikinaren kokapena Leioako campusean

Gelak:

Astelehenetan: 1S02G eta 1S10G (lehen solairua, gelak 2 eta 10) eta 2S02G (bigarren solairua, gela 2).

Asteazkenetan: 1S02G, 1S07G eta 1S10G (lehen solairua, gelak 2, 7 eta 10)

 

Gipuzkoako Campusa (Donostia/San Sebastián)

Elbira Zipitria Zentroa. Ondarreta pasalekua, 18
Eraikinaren kokapena
Gelak: 0.01 eta 0.03 (beheko solairuan)

Carlos Santamaría Zentroa. Elhuyar plaza, 2
Eraikinaren kokapena
Gela: 7

 

Programak

Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.

Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia