Udazkeneko eta Udaberriko Euskara ikastaroak (presentziala/online)
Ikastaro honen helburua ez da soilik gure hizkuntza, euskara, ikasten hastea, baita gure kultura ezagutzea ere, eskola presentzialen eta ikasgelatik kanpo egingo diren jardueren bidez. Gure artean zaudeten bitartean, eguneroko ekintzetan euskaraz komunikatzeko aukera izan dezazuen nahi dugu, eta, aldi berean, datozen hilabeteetan zuen etxea izango den herrialde honen ohituretan, gastronomian, kulturan eta mitologian sakontzea.
Informazio orokorra
Ikastaroen datak:
-
Udazkeneko ikastaro presentzialak: 2024ko irailaren 10etik abenduaren 19ra > Matrikula itxita
-
Udazkeneko ikastaro online: 2024ko irailaren 10etik abenduaren 19ra (30 plazako taldea espainola ez dakiten ikasleentzat bakarrik) > Matrikula itxita
-
Udaberriko ikastaro presentzialak: 2025eko urtarrilaren 21etik maiatzaren 8ra > Matrikula irekita
-
Udaberriko ikastaro online: 2025eko urtarrilaren 21etik maiatzaren 8ra (30 plazako taldea espainola ez dakiten ikasleentzat bakarrik) > Matrikula irekita
Ordutegia:
Astearte eta ostegunetan, 13:30etik 15:30era.
Zenbatekoa:
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak: Doain.
Bestelako UPV/EHUn matrikulatutako ikasleak: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).
Maila:
Ikastaro presentzialak eta online: oinarrizko maila
Ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke-programetako ikasleek lehentasuna izango dute beti.
Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.
Udaberriko euskara ikastaroaren egutegia
-
Ikastaroaren hasiera ofiziala: urtarrilaren 21
-
Eskaeren onarpenaren azken eguna (eskaera orria online): otsailaren 5
-
Eskoletara sartzeko azken eguna (matrikulatutako eta ikastaroen idazkaritzako baimena duten ikasleak bakarrik): otsailaren 11, 13:30etan
-
Ikastaroko matrikula osatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko azken eguna, beharrezkoa baldin bada (ikus baldintzak behean): otsailaren 15 (behin-behineko data)
Hasteko data ofizialaren ondoren (urtarrilaren 21) ikastaroetara sartzen diren ikasleek beren kabuz eguneratu beharko dituzte klasean emandako gaiak.
Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak:
- Eskaera online egiteko inprimakia > Matrikula irekita otsailaren 5a arte.
Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, 2024-2025 ikasturtean UPV/EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (zentru eta egonaldi datak jaso beharko ditu).
Ikasle hauek doain parte hartu ahal izango dute ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero, eta ordainketarik egin aurretik, mesedez, idatzi mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.
Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak UPV/EHUn:
- Eskaera online egiteko imprimakia > Matrikula irekita otsailaren 5a arte.
- 2024-2025 ikasturtean UPV/EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa onartu izanaren egiaztagiria edo matrikula (zentru eta egonaldi datak jaso behar ditu).
- Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).
Banku kontua: Kutxabank ES97 2095 0292 99 3239003884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.
Gogoratu nahi dugu matrikula betetzeko, hau da, eskaera orriaz aparte beharrezkoak izan daitezkeen dokumentoak ikastaroen bulegora bidaltzeko azken eguna, otsailaren 15a izango dela (behin-behineko data). Ikastaroen idazkaritzatik mezu elektroniko bat bidaliko zaio ikasle bakoitzari, beharrezkoa izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta entregatzeko epea adierazita.
Ikastaro presentzialak emateko tokia (2. lauhilekoa)
Arabako Campusa (Vitoria-Gasteiz)
Elurreta eraikina. Nieves Cano kalea, 33
Eraikinaren kokapena
Gela: 105 (1. solairua)
Bizkaiako Campusa (Bilbo eta Leioako ikasleak)
Leioako Campuseko Hezkuntza Fakultatea. Barrio Sarriena, s/n (Leioa)
Eraikinaren kokapena Leioako Campusean
Gela: 0S04G (beheko solairua, gela 4)
Gipuzkoako Campusa (Donostia/San Sebastián)
Carlos Santamaría Zentroa. Elhuyar plaza, 2
Eraikinaren kokapena
Gela: 7
Espainola ez dakiten ikasleentzako ikastaroa online
Matrikulatutako ikasleei mezu elektronikoren bidez ikastaroaren plataforman sartzeko esteka bat bidaliko zaie.
Garrantzitsua:
- Ikasleek online ikastaroetan parte hartzeko, ordenagailuko kamera piztuta eduki beharko dute. Ikaslearen identifikazioa beharrezkoa da ikastaroetara joan eta azterketetara aurkezten dena bertan izena eman duen pertsona den jakiteko. Horrela egiten ez bada, ez da frogatutzat emango eskoletara joan izana, ezta azterketa gainditu izana ere.
- Gogoratzen dizuegu ikastaroak online direnean, guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei ikastaroen estekak ematea edo pasatzea ikastaroen idazkaritzaren onarpena eduki gabe. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.
Programa
Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.
Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia
Laster eguneratuko da webgunea 2024-2025 ikasturte 2. lauhilabeteko ikastaroko programa espezifikorekin. Bitartean, ikastaro hauetan interesa duten ikasleek pasa den lauhilabeteko programa berrikusi dezakete orientabide gisa.