SICUE programa: EHUko Ikasleak
Kontsultatu informazio interesgarri hau:
Oso garrantzitsua
SICUE mugikortasun-programa parte hartzeko interesa baldin baduzu, honakoak dira ezer egin AURRETIK aintzat hartu behar dituzun funtsezko kontuak.
Sinadura elektronikoa
Programan sortzen den dokumentazio guztia digitalki sinatu behar da(Akordio Akademikoa eta bere eranskina, Egonaldia luzatzeko edo murrizteko eskaera orria..) Sinadura elektronikorako BakQ izatea gomendatzen da.
- Lehen urratsa: BakQ eskatzea/aktibatzea ziurtagiri digitala izateko
- Bigarren urratsa: BakQrako txartel birtuala ordenagailuan deskargatzea sinatu ahal izateko ( mugikorrak eta MACak ez du balio)
- Hirugarren urratsa: sinadura digitala sartzea inprimakian Adobe Acrobat Reader DC programarekin - Gida
Diru-Laguntza
- Eusko Jaurlaritzaren laguntza orokorreko beka. Baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik. Hortaz, diru laguntza hau jasotzen ari diren ikasleek eska dezakete. Ikasleak dira laguntza behar den epean eta adierazitako tokian eskatzeko arduradunak. Nazioarteko Harremanetako Bulegoak ez du laguntza hau kudeatzen.
-
Hezkuntza Ministerioaren Beka (MEC) Ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten ikasleentzat bakarrik. Baldintza ekonomiko eta akademikoak betetzen baditu. Ikasleek eskatu behar dute adierazitako epean eta tokian. ORIk ez du laguntza hori kudeatzen.
Helburuko unibertsitateak
Informatu zaitez GAUR profilan: UNIBERTSITATE TRUKEA-KONTSULTAK-TRUKEKO MUGIKORTASUNA
Espainiako unibertsitateen interneteko helbideak
Kontsultatu Espainiako unibertsitateen zerrenda eta webguneak.
EHUko mugikortasun- koordinatzaileak
Ikastegi bakoitzeko Nazioarteko Harremanen koordinatzaileen harremanetarako datuak.