Logela eta apartamentuen alokairua
- Gure nazioarteko bisitari gehienek erabakitzen du ostatu-mota hau.
- Bidaiatu baino lehen, ostatuen datu-basea kontsulta dezakegu alokairuko aukerei buruzko informazio gehiago eskuratzeko. Informazioa atalean klikatu Erregistratu. Erantsi zure akordio akademikoa edo gure unibertsitatean onartuta zaudela egiaztatzen duen beste edozein agiri. Sarbide-kode bat jasoko duzu 30 egunerako.
OSTATU datu-basea UPV/EHUko ikasle guztientzako tresna da: hortaz ahal duzun laisterren erabiltzea gomendatzen zaitugu, eskaintza zabala aurkitzeko
OSTATU datu-baseko jabeek ez dute maiz Ingelesez hitz egiten: haiekin harremanetan jartzeko, gaztelaniaz hitz egitea komenigarria da
EUSKADI gero eta helburu turistiko ospetsuagoa bihurtzen ari da, beraz alokairuak aurkitzea garestia eta zaila izaten da, uda-denboraldian bereziki
Sare sozialetako ikasle-taldeak
ESN Bilbao, Donostia-San Sebastián
Bigarren lauhilekoan iritsiko bazara, ikasle-taldeak oso baliagarriak izan daitezke, lehenengo lauhilekoko bisitatzaileek beren logela edo pisuak utziko baitute
Gaizki-ulertuak eta iruzurrak ekiditeko:
- Pertsona desberdinekin harreman jarri behar bazara, mesfidatu
- Emandako helbidea esistitzen dela eta informazioa zuzena eta erabatekoa dela egiaztatzen saiatu
- Ez ezazu diru kopuru handirik ordaindu aldez aurretik
- Bizitzeko lehen hilabetekoa ez ordaindu aldez aurretik
- Saiatu zaitez kontratua ez sinatzea eta fidantza ez ordaintzea pisua ikusi arte
GOGORATU:
- Hirian bizitzeko diru ugari ordaindu behar da: banku-kontu bat ireki, garraio-bonoak erosi, etxeko fidantzak ordaindu… Hasieran aparteko gastuak izango dituzu
- Batez besteko hileroko gastua EAEn 700-750 eurokoa da.
Gizarte Etxebizitzen Programa graduondoko ikasle solidarioentzat (Bilbon)
Gizarte Etxebizitzen Programa graduondoko ikasle solidarioentzat (Bilbon)
Bilboko Udalak diruz lagundutako alokairuak eskaintzen dizkie masterreko eta doktoregoko ikasleei, eta, azken horiek, trukean, boluntario-lanak egiten dituzte erkidegoarentzat. Apartamentuak OTXARKOAGA auzoan daude.
Telefono-zenbakiak: +34 946012041, +34 946012199