Erasmus+, LA, BN 2025-26 Deialdia (gradua eta masterra): Erasmus+ helmugetarako

Erasmus+, LA, BN 2025-26 Deialdia (gradua eta masterra)

Erasmus+ helmugetarako

 

1. Zer izapide egin beharko ditut nire mugikortasunean zehar? Jarraibide hauei kasu egin.

 

2. Nola aukeratu helmugako unibertsitean ikasiko ditudan ikasgaiak? Online egindako hitzarmen akademikoa (OLA) bete beharko duzu zure koordinatzaile akademikoaren laguntzarekin, EWP EHU plataformaren bidez.

 

3. Beharrezkoa da aseguru mediko bat kontratatzea? BAI. Gainera, ziurtatu behar duzu kontratatzen duzun aseguru horrek EHUren eskakizunak betetzen dituela, bai eta helmugako unibertsitateak ezartzen dituen baldintzak ere.  Informa zaitez HEMEN.

 

4. Ikasten denbora gehiago geratu naiteke helmugan? Zure mugikortasuneko plaza EHUko lehenengo lauhilekoan burutuko bada soilik eta HEMEN azaltzen diren baldintzak bete eta zehazten diren izapideak egiten badituzu. 

 

5. Zer da OLS Froga? Europako Batzordeak Erasmus+ mugikortasunetan parte hartzen dutenei laguntza linguistikoa emateko sortutako tresna bat da. Froga honen inguruko informazioa osotua HEMEN topa dezakezu.