Gipuzkoako Campusa: Donostia-San Sebastian eta Eibar
Hegazkinez
Bilboko aireportua (Loiu) Donostitik 95 bat kilometroa dago. Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea, AENA. Autobus-linea zuzena dago aireportutik Donostia-San Sebastianera. Ibilbidearen iraupena: ordubete eta 15 minutu. Gutxi gorabeherako prezioa: 17 euro. Kontsultatu ordutegiak webgune honetan:
Biarritzeko aireportua(Frantzian): Donostia / San Sebastianetik ordubete eta hogei minutura. Autobusez joan zaitezke Donostiara.
Noaineko aireportua (Iruñea-Pamplona): Hiri barnerako garraio publikoa badago.
Trenez
Donostia / San Sebastianera trenez iristea aukera ona da. SNCFk (Frantziako Trenbide Sarea) Paris eta Hendaia (muga zeharkatu aurreko azken herri frantsesa) lotzen dituen AHT bat dauka: www.voyages-sncf.com. Hendaian zaudenean, geltokiko eraikinaren kanpoan, eskuinean, EUSKOTRENen terminala dago, Hendaia eta Donostia 40 minututan lotzen dituen trenak dauzkana (EUSKOTRENen geltokian amaitzen da, Amara auzoan). Txartelaren gutxi gorabeherako prezioa: 4 euro. Azken irteera 22:00ak aldean. Kontsultatu ordutegiak webgune honetan: www.euskotren.es.