MUGIKORTASUN LABURRAK

Mugikortasun Laburrak

 

Mugikortasun laburrek erraztu egiten dute hainbait adinetako eta ingurune kultural, sozial eta ekonomikotako pertsonek Erasmus+ programan parte hartzea, inpaktu kualitatiboa areagotuz eta aukera berdintasuna bermatuz.

Horregatik, iraupen luzeko mugikortasun fisiko bat egin ezin duten graduko edo masterreko ikasleek (adibidez, beren ikasketa eremuagatik edo horretarako aukera gutxiago dituztelako) iraupen laburreko mugikortasun fisiko bat egin ahal izango dute, nahitaezko osagai birtual batekin konbinatuta. Doktoregaien kasuan, osagai birtuala gomendatua da, baina ez derrigorrezkoa. Egonaldi fisikoa 5 eta 30 egun artekoa da, eta osagai birtualaren eta egonaldiaren konbinazioak 3 ECTS batzen ditu gutxienez.

Mugikortasun laburrak egingo dituzten ikasleek jaso ahal izango dituzte Erasmus+ programako laguntza ekonomikoak, Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarrak (SEPIE) zehaztutakoak.

Gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zure ikastegiko Mugikortasun Koordinatzailearekin.